Achille Luchaire

Wikipedia, Entziklopedia askea
Achille Luchaire

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDenis Jean Achille Luchaire
JaiotzaParis1846ko urriaren 4a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1908ko azaroaren 13a (62 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAcadémie des sciences morales et politiques

Denis Jean Achille Luchaire (Paris, Frantzia, 1846ko urriaren 4a1908ko azaroaren 13a) historialaria izan zen. Irakasle Bordelen (1879) eta Erdi Aroko historiaren irakasle Sorbonan (1889); Zientzia Moral eta Politikoen akademiko izendatu zuten 1895ean, eta Jean Reynaud saria jaso zuen.

Jakitun frantses haren lan erraldoiari esker eta hartan oinarrituta eraiki da antzinako Akitaniako inskripzioetako hizkuntza euskararekin zuzenean lotuta dagoelako hipotesia, oso epe laburrean bata bestearen ondotik kaleratu ziren bi lanetan: Les origines linguistiques de l'Aquitaine (1877) eta Étude sur les idiomes Pyrénées de la région française (1879). Bidenabar, euskara eta gaskoieraren artean dauden paralelo eta antzekotasun fonetikoetan oinarrituta, euskarak gaskoieraren sorreran izan zezakeen eraginaz ere ohartzeko gauza izan zen lanotan.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gorrochategui, Joaquín. (1984). Estudio sobre la onomástica indígena de Aquitania. Bilbo: EHU, 74-78 or..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]