Adolf Muschg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adolf Muschg

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFriedrich Adolf Muschg
JaiotzaZollikon1934ko maiatzaren 13a (89 urte)
Herrialdea Suitza
Familia
Ezkontidea(k)Hanna Johansen
Atsuko Kanto (en) Itzuli  (1991 -
Hezkuntza
HeziketaCambridgeko Unibertsitatea
Zuricheko Unibertsitatea
HizkuntzakSwiss High German (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea, literatura-kritikaria, poeta, bigarren mailako irakaskuntza katedraduna, prosalaria eta literaturan aditua
Enplegatzailea(k)International Christian University (en) Itzuli
Zuricheko Unibertsitatea
ETH Zürich
Jasotako sariak
KidetzaBerlingo Arteen Akademia
Academy of Sciences and Literature Mainz (en) Itzuli
Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Suitzako Alderdi Sozialista
adolfmuschg.com
IMDB: nm1176182 Edit the value on Wikidata

Adolf Muschg (Zollikon, 1934ko maiatzaren 13a) suitzar idazle eta literatura irakaslea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeles Filologia, Aleman Filologia eta Filosofia Zürich eta Cambridgeko Unibertsitateetan ikasi zituen[1]. Japonian, Amerikan eta Alemanian ibili ondoren, Zurichera itzuli zen, hiri horretako Unibertsitate Politeknikoko Literatura Alemaniarreko katedran aritzeko. Alderdi Sozialdemokratikoko kide zen, eta konstituzioa berrikusarazi zuen. 1975ean, legebiltzarrerako aurkeztu zen. Lehenengo eleberria Im Sommer des Hasen (1965, Erbiaren udan) izan zen. Gaur egungo gizarteari eta 68ko ondorioei buruzko bi satira idatzi zituen, Gegenzauber (1967, Sorginkeriaren kontrakoa) eta Mitgespielt (1969, Erdizka jokatua), eta, gero, 68aren ondorioak jasaten dituen Suitza aurkezten zuen, Albissers Grund (1974, Albissersen arrazoiak) lanaren bidez. Baiyun oder die Freundschaftsgesellschaft (1980, Baiyun edo lagunartearen gizartea) lanean, Txinan dagoen suitzar-talde baten esperientziak kontatzen ditu; taldeko horretako kide bat hil egiten da bat-batean, eta gainerakoak erruduntasunari eta akatsei buruz egiten dute gogoeta. Muschgek hainbat eleberri idatzi ditu, banpiroei buruzko Das Licht und der Schlüssel (1984, Argia eta giltza), besteak beste, eta baita saiakerak, antzerkia eta irratsaioak ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Adolf Muschg Suhrkamp.de
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolf Muschg Aldatu lotura Wikidatan