Adriana Cerezo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adriana Cerezo

Bizitza
JaiotzaAlcalá de Henares2003ko azaroaren 24a (20 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktaekwondolaria
Pisua49 kilogramo
Altuera168 zentimetro

Twitter: acerezopodium Instagram: adrianasandia_ Edit the value on Wikidata

Adriana Cerezo Iglesias (Alcalá de Henares, 2003ko azaroaren 24an) espainiar emakume taekwondolaria da.[1][2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adriana Cerezo, Alcalá de Henares-en jaio zen 2003an.[3] Lau urterekin, Taekwondoa praktikatzen hasi zen, eta, geroago, Hankuk Klubean hasi zen entrenatzen, San Sebastián de los Reyes-en.[3] 2019an, Europako 21 urtez azpiko Taekwondo Txapelduna izan zen.[4] Kirol honen kategoria absolutuan, 2020an egin zuen debuta.[3]

2021eko apirilean, urrezko domina irabazi zuen Sofian ospatutako 2021eko Europako Taekwondo Txapelketan -49 kiloko kategorian.[5][6] Hilabetea geroago, hiri berean ospatu zen aurreolinpikoan esku hartu zuen, 49 kilo baino gutxiagoko taekwondo kategorian esku hartzeko tokia lortuz Tokio 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan.[7] Cecilia Castro Burgos, Espainiako Taekwondo Federazioko Batzorde Teknikoak deitutako bigarrena, ez baitzen 67 kilo baino gutxiagoko kategorian esku hartzeko sailkatu.[8]

2021eko uztailean, zilarrezko domina irabazi zuen, -49 kiloko kategorian, Panipak Wongpattanakit thailandiarraren aurka; aurreko faseetan, Tijana Bogdanovic serbiarra, Wu Jingyu txinatarra eta Ruyike Yildrim turkiarra garaitu ondoren.[3][9][10][11]

Modu honetan, Cerezok, taekwondon, emakumezkoen hirugarren domina jarraian lortu zuen Espainiarentzat Joko Olinpikoetan, Brigitte Yagüe, Londres 2012an, eta Eva Calvo Gomez, Rio 2016an, lortutako zilarrezkoen ondoren.[3]

Nazioarteko emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2021 Tokio Japonia Japonia 2. lekua, zilarrezko domina –49 kg
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2021 Sofia Bulgaria Bulgaria 1. postua, urrezko domina –49 kg

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Adriana Cerezo Iglesias Tokyo 2020 Olympics (Ingelesez) 2021-07-24an begiratua
  2. (Gaztelaniaz) «Adriana Cerezo, la rival a batir: «He notado un gran cambio dentro del tapiz. Me tienen en cuenta»» Mujer Hoy 2022-11-23 (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  3. a b c d e RTVE.es 2021-07-24 "Tokio 2020. ¿Quien es Adriana Cerezo primera medallista española?" (Gaztelaniaz) RTVE.es. 2021-07-27an begiratua.
  4. "Adriana Cerezo campeona de Europa con 17 años" AS.com. 2021-04-08. 2021-07-2ean begiratua
  5. "Adeiana Cerezo Iglesias" TaekwondoData.com. (Ingelesez) 2021-07-24an begiratua
  6. "Adeiana Cerezo Iglesias" olympedia.org. (Ingelesez)
  7. "Adriana Cerezo del instituto a Tokio sin escalas "Mis padres no querian que pelease" elconfidencial.com. (Gaztelaniaz) 2021-07-24. 2021-07-27an begiratua.
  8. Peris, Guillermo Peris "Adriana Cerezo clasificada para los Juegos de Tokio con 17 años" Diario Siglo XXI. 2021-07-28an begiratua.
  9. RTVE 2021-07-24 "Adriana Cerezo gana la primera medalla para España tras su plata en taekwondo" (Gaztelaniaz) 2021-07-24an begiratua.
  10. "Adriana Cerezo 'la niña maravilla' del taekwondo es plata olimpica en Tokio" El Pais 2021-07-24. 2021-07-24an begiratua.
  11. "Adriana Cerezo: "Espero que esta medalla sea la primera de muchas" Diario MARCA 2021-07-27. 2021-07-24an begiratua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]