Agerkundearen mendiak

Koordenatuak: 61°44′26″N 154°09′42″W / 61.74056°N 154.16167°W / 61.74056; -154.16167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Agerkundearen mendiak
Motamendikate
Geografia
Map
Koordenatuak61°44′26″N 154°09′42″W / 61.74056°N 154.16167°W / 61.74056; -154.16167
MendikateaAlaskako mendikatea
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Alaska

Agerkundearen mendiak edo Errebelazioaren mendiak, ingelesez Revelation Mountains, AEBetako Alaska estatuan dagoen azpimendikate txiki bat da, Alaskako mendikatearen mendebaldeko muturrean. Mendikate honetako tontorrik garaiena Hesperus mendia da (2.996 metro).

Izena Agerkundearen Liburutik datorkio.

Bisitariak bertaratzea ezohikoa da, bertako eguraldi txarrak iristea asko baldintzatzen baitu, horregatik joaten diren pertsona urriak hegazkinez ailegatu ohi dira. Mendikate isolatu honetara iritsitako lehenbiziko gizaki zuriaren iritsiera, 1967an Harvard Mendi Elkarteko David Roberts mendizalea izan zen.

Anchorage hiritik 225 kilometro inguru mendebalde/ipar-mendebaldera dago.