Ainhoa Urien

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainhoa Urien

Bizitza
JaiotzaAbadiño1995eko uztailaren 18a (28 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
Udako Euskal Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta pilotaria
Pilota
 

Literaturaren Zubitegia: 1039

Ainhoa Urien Telletxe (Abadiño, Bizkaia, 1995eko uztailaren 18a) idazlea eta gai-jartzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ainhoak Zelaietako Herri Eskolan ikasi zuen 12 urtera arte, ondoren DBH Traña-Matienako institutuan eta Batxillerra Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan.

Filosofiako gradua ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostian.

Gero, Mondragon Unibertsitatean (Aretxabaleta) Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT). Euskal kultur sorkuntza eta kritika feminista graduondokoa, UEUn (Eibar).

Abadiñoko bertso-eskolan aritua. 2017an gai-jartzaile hasi zen, Eskolartekoan, Bizkaiko Taldekakoan eta Durangaldeko Kopla Txapelketan.[1][2]. Ordutik Bizkaiko gai-jartzaile taldean eta plazan dabil lan horretan. Ahalduntze Bertso Eskolako[3] arduraduna da, eta dinamizatzaile lanetan ere aritzen da. 2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusi guztian zehar BERTSOGINTZA taldeko partaide izan zen. Bertsolaritzari buruzko hainbat artikulu idatzi ditu Jakinen eta Bertsolari Aldizkarian. 2024tik, gainera, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da.

Idazle ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazle sena betidanik izan du. Umetan irakurzaletasun handia eta idazteko grina. Lehenengo ipuina 12 urterekin idatzi zuen, eta Abadiñoko Ipuin Lehiaketako irabazle suertatu zen.

Anboto astekariko zutabigilea izan da hamar urtez.[4] Bere zenbait poema Maiatz aldizkarian argitaratu izan ditu. Bere lehen liburua Poesia, zaurien ukendu. Xabier Leteren arrastoan 2020an argitaratu zuen, Pamiela argitaletxearekin.[5] 2009ko udan, Ainhoak 14 urte bete zituenean Xabier Leteren Egunsentiaren esku izoztuak poema liburua oparitu zion amak baita koaderno berde bat ere, forma geometriko doratu eta gorriekin, ordutik bata zein bestea mimo handiz irakurri, zikindu eta gorde omen ditu, erabiliaren erabiliaz sentimenduz eta bizipenez bete eta ajatu diren arte, lehen liburua borobildu duen arte.[6]

Geroztik ez dio idazteari utzi, eta hainbat artikuluz gain bestelako literatur-lanak ere egin ditu.

2020an beste idazle batzuekin batera ondu zuen Urrats urratuak liburua, Balea Zuria argitaletxearen bitartez. 2024an argitaratu zuen "Mapa ez da lurraldea" ipuina, Udalbiltzaren Geuretik Sortuak bekari esker hamar idazleren artean ondutako Hamarreko bitxia liburuan.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Poesia, zaurien ukendu. Xabier Leteren arrastoan (2020, Pamiela).[7][8]
  • Urrats urratuak (2020, Balea Zuria).
  • Hamarreko bitxia (2024, Geuretik Sortuak).

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2011n Bilbao Bizkaia Kutxa eta Euskaltzaindiak antolatutako haur eta gazteentzako literatura lehiaketan saria lortu zuen.
  • 2012an Euskaltzaindiak antolatutako Resurrección María de Azkue literatura saria irabazi zuen.[9]
  • 2012an Abadiñoko Udalak antolatzen duen herriko gazteentzako literatur lehiaketarako irabazlea.[10]
  • 2012an, 2021ean, 2022an eta 2023an Durangoko Udalak antolatzen duen Julene Azpeitia literatur lehiaketa irabazi zuen, zegokion kategorian eta poesiaren eta ipuinaren atalean.
  • 2016an Durangoko Berbaro Elkarteak antolatu zuen "365ipuin" kontakizun laburren lehiaketa irabazi zuen.[11]
Surrandi, surrandi pastorala

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ainhoa Urienek Surrandi, surrandi, gaur Durangon nagusi pastorala sortu zuen, Durangoko aratusteetan oinarrituta eta 2023ko ekainean Durangoko San Antonio ikastetxeko 70 ikaslek taularatu zuten San Agustin Kultur Gunean.
  • 2023ko urrian "Elkarrizketa bat pianoarekin: Zahartzaroa emakumeen euskarazko poesian" ikuskizuna taularatu zuen Nerea Iglesias Lili piano-jolearekin batera.[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Ainhoa Urien - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  2. (Gaztelaniaz) Kmon. «Gai jartzailea: Ainhoa Urien en Durango» www.kmon.info (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  3. «Ahalduntze Bertso Eskola Feminista — Bertsozale Elkartea» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  4. «Ainhoa Urien Telletxe (Idazlea) - Komunitatea - Anboto.org» anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  5. Uranga, Amagoia Gurrutxaga. «Leteren poesiarekiko liluraren kronika terapeutikoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).
  6. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-09-23). «Xabier Leteren letretan topatu ditu erantzunak Ainhoa Urien idazleak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).
  7. POESIA, ZAURIEN UKENDU: XABIER LETEREN ARRASTOAN - AINHOA URIEN TELLETXE - 9788491721895. (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  8. «Ainhoa Urien abadiñarrak bere lehen liburua kaleratu du - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).
  9. (Gaztelaniaz) «Eukaltzaindia premia a Ainhoa Urien» El Correo 2012-05-24 (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  10. dantzancom. «Abadiñarras con premio» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  11. «#365ipuin aurtengo edizioko sariak banatu ditugu» Berbaro (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).
  12. Euskararen, Etxea(e)ko. (2023-10-20). «Bigarren Hi(ZKI)bridoa, urriaren 26an: "Elkarrizketa bat pianoarekin: Zahartzaroa emakumeen euskarazko poesian"» Euskararen Etxea (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]