Aintzane de Luna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aintzane de Luna

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1963 (60/61 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakartista eta zeramikaria

deluna.es
Instagram: aintzanedeluna Edit the value on Wikidata

Aintzane de Luna (Bilbo, 1963) artista eta diseinatzailea da. Zeramikarekin egiten du lan berezki, instalazio artistikoak eta arte-objektuak sortuz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Ederretako ikasketak gauzatu zituen Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioa-Erandioko kanpusean, diseinu espezializazioan.[1]

2001ean bere lehen erakusketa kolektiboan parte hartu zuen, VACAS-BEHIAK, "I love cow – Nik behia maite dut" lanarekin.[2] 2004an, aldiz, bakarkako lehen erakusketa aurkeztu zuen Bilbon, Retratos Luna Portraits. Bertan, ordurarte gauzatutako plastika- eta ikus-lanaren emaitza ziren zenbait erretratu erakutsi zituen. Urte horretatik aurrera, teknika digital berriak aztertzeari ekin zion erretratuaren generoan aplikatzeko eta teknologia berriak txertatuz joan zen bere sormen-prozesuan.[3]

2009tik aurrera, bere sorkuntza lanetan zeramika erabiltzeari ekin zion eta gaur egun, zeramika da de Lunaren artelanen euskarri nagusia.[4] Zeramikarekin, bere esperientzia, sentimendu eta gogoetetatik abiatuz, arte-objektuak sortzen ditu. Gainera, bere lanetan, umorea eta ironia erabiltzen ditu ikusleengan hausnarketa bultzatzeko. Horrela, zeramika generoa, identitatea edo izaera bezalako gai sozial eta politikoen inguruan mintzatzeko baliabide bilakatzen du.[5]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarkakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Berri Txarrak, Berri Onak, Arizko Dorretxea, Basauri, 2020-21[3]
  • GET UP, 8360 galeria, Bilbo, 2017-18
  • Bon appétit! Fuckers, Tictail Market, New York, 2017
  • Révolution, je t’aime, Mikel Larrinaga, Bilbo, 2016
  • La petite Luna, EspacioAerre, Bilbo, 2013-14[6]
  • Déshabillé, Narata, Bilbo, 2013
  • Addicted to fashion!, Cultto, Bilbo, 2012
  • Art is Sexy, otraformadeverlascosas, Logroño, 2011
  • Biografías pintadas, Forum Bizkaia Creaktiva, Bilbo, 2010
  • Fichados, Getxoko kultur espazioa, 2010
  • El infierno son los demás, DOM, Bilbo, 2005
  • Retratos Luna Portraits, Chufo Exposiciones, Bilbo, 2004

Sariak eta aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • I Premio de Arte A&G sarian finalista, A&G – Arte, Madril, 2021
  • Arte Non-nahi deialdian hautatua, Moving Artists, markesinak, Bilbo, 2021
  • #porquenomeves erakusketa kolektiboan finalista “Berri Txarrak, Berri Onak” instalazioarekin, MIA Art Collection, 2021
  • Ekoizpenerako laguntzak, BilbaoArte, 2020
  • Sormenerako eta ekoizpenerako laguntzak, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Eusko Jaurlaritza, 2019
  • Carsa Arte Pintura, Arte eta Teknologiako IV. Lehiaketa Nazionalean hautatua, 2007 eta 2005

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «About» Aintzane De Luna 2009-05-24 (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  2. (Gaztelaniaz) Baleares, Infomag. (2021-05-01). «Aintzane De Luna y la comunicación como esencia filosófica» infomag.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  3. a b (Gaztelaniaz) AINTZANE MARTÍNEZ DE LUNA | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  4. Vintage, Nika. «CONOCE A AINTZANE DE LUNA - UNA ARTISTA POLIVALENTE» NIKA VINTAGE (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  5. (Gaztelaniaz) ARTEINFORMADO. (20140603). «Aintzane Martínez de Luna Fernández - Luna. Artista» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  6. (Gaztelaniaz) Correo, El. (2013-12-31). «Aintzane De Luna. "La petite luna". Cerámicas» agenda.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]