Aintzira Handiak
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Joxan Garaialde lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Aintzira Handiak Great Lakes (en), Grands Lacs (fr) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | group of interconnected lakes (en) |
Azalera | 208.610 km² |
Bolumena | 22.725 km³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°48′N 84°00′W / 45.8°N 84°W |
Leku geografikoa | Ipar Amerika |
Hidrografia | |
Hustubidea | San Laurendi ibaia |
Aintzira Handiak[1] (ingelesez: Great Lakes, frantsesez: Grands Lacs) Ipar Amerikako ipar-ekialdean, AEB eta Kanadaren artean, elkarri loturik dauden bost aintzira zabal dira: Superior[2], Michigan[2], Huron[2], Erie[2] eta Ontario[2]. Azken honetatik behera abiatzen den San Laurendi ibaiak Ozeano Atlantikoarekin lotzen ditu. Munduko ur gezako aintzira multzorik handiena da: 244.160 km²-ko eremua eta 22.684 km³-ko bolumena[3]. Izan ere, planetako ur gezaren % 20 inguru han dago[4][5][6].
Superior aintzira munduko ur gezako hirugarren lakurik handiena da, Baikal (Siberia)[2] eta Tanganykaren (Afrika)[2] atzetik, eta Kaspiar itsasoa (ur gazikoa) kontuan hartuta, bigarrena hedaduraz. Míchigan aintzira da taldeko bakarra osorik Estatu Batuetan dagoena[7][8][9].
Aintzira Handiak azken glaziazioaren amaieran hasi ziren eratzen, duela 14.000 urte inguru; izan ere, izotz-geruzak urtzean, arroak ebaki zituzten lurrean, eta horiek urez bete ziren[10]. Aintzirak bide garrantzitsua izan dira garraiorako, migraziorako eta merkataritzarako, eta espezie ugariren bizileku izan dira[11].
Inguruko eskualdeari Aintzira Handien eskualdea deitzen zaio, zeinak Aintzira Handien Megalopolia barne hartzen duen[12].
Aintzirak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mendebaldetik ekialdera Aintzira Handiak hauek dira:
- Superior da handiena eta sakonena. 563 km luze eta 257 km zabal da, eta 82.000 km² inguruko azalera. Batez besteko sakonera, 149 m da, eta 406 m-raino iristen da. 12.232 km³ bolumen du, eta 4.393 km-ko itsasertza, uharteak barne hartuta.
- Míchigan da osorik herrialde bakarrean (Estatu Batuak) dagoena, eta bigarrena, bolumenean. Bere azalera 57.750 km² da, beraz, herrialde bakarrean dagoen handiena eta munduko bosgarrena. Gehieneko sakonera 281 m da, eta bere bolumena 4.918 km³ da.
- Huron bigarrena da azaleran. Georgiako eta Saginawko badiak barne hartuta, 59.570 km² ditu, eta, horietatik, 36.001 km² Kanadakoak dira. Aintziraren arroak 134.000 km² inguru hartzen ditu. 332 km luze eta 295 km zabal da. Gehieneko sakonera 229 m-koa da. Azala itsas mailatik 176 m-ko altitudera dago.
- Erie da bolumen txikien duena. 173 m-ko altitudera dago itsas mailatik. 388 km luze eta 92 km zabal da, 25.700 km² azalera, 19 m batez besteko sakonera eta 488 km³ bolumena. Gehienez, 64 m-ko sakonera du, baina, mendebaldeko eremu osoan, 20 m baino gutxiago ditu, eta batez beste 13 m eskas.
- Ontario da azaleran txikiena (18.960 km²). Aintzira Handien sistemaren ekialdeko muturrean sartzen da. Hala ere, bolumena Eriena baino handiagoa da, 1.639 km³ baititu. Tamainagatik, 13. aintzira da mundu osoan, eta 1.146 km-ko kostaldea du. Itsas mailatik 74 m-ra dago. 311 km luze da, eta 86 km zabal. Batez besteko sakonera 86 m-koa da, eta batez besteko sakonera 86 m-koa, eta gehienezkoa 244 m-koa, Aintzira Handietako hirugarren handiena.
Batimetria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ontario | Erie | Huron | Michigan | Superior | |
---|---|---|---|---|---|
Eremua[3] | 18.960 km² | 25.700 km² | 59.600 km² | 57.800 km² | 82.100 km² |
Ur bolumena[3] | 1.640 km³ | 484 km³ | 3.540 km³ | 4.920 km³ | 12.100 km³ |
Garaiera[3] | 74 m | 173 m | 176 m | 176 m | 183 m |
Batez besteko sakonera[3] | 86 m | 19 m | 59 m | 85 m | 147 m |
Gehienezko sakonera[3] | 244 m | 64 m | 229 m | 282 m | 406 m |
Inguruko lurraldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ a b c d e f g Euskaltzaindia, 60. araua, Aintzirak
- ↑ a b c d e f «Great Lakes | US EPA» web.archive.org 2012-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
- ↑ «Great Lakes». US Epa.gov. 28 de junio de 2006. Consultado el 19 de febrero de 2011.
- ↑ «LUHNA Chapter 6: Historical Landcover Changes in the Great Lakes Region» web.archive.org 2012-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
- ↑ Ghassemi, F. (Fereidoun). (2007). Inter-basin water transfer : case studies from Australia, United States, Canada, China, and India. Cambridge, UK ; New York : Cambridge University Press ISBN 978-0-521-86969-0. (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
- ↑ (Ingelesez) «Largest Lakes in the World» www.infoplease.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
- ↑ Hough, Jack (1970). «Great Lakes». The Encyclopædia Britannica 10 (Commemorative Edition for Expo'70 edición). Chicago: William Benton. p. 774. ISBN 978-0-85229-135-1
- ↑ «Large Lakes of the World» www.factmonster.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
- ↑ Cordell, Linda S.; Lightfoot, Kent; McManamon, Francis; Milner, George (2008). Archaeology in America: An Encyclopedia: An Encyclopedia. ABC-CLIO. p. 1. ISBN 978-0-313-02189-3
- ↑ (Ingelesez) «Why Are Great Lakes Cruises So Expensive - Here Are The Reasons» www.janeresture.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
- ↑ (Ingelesez) «Reports» RPA (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).