Aintzira urdina (Kroazia)

Koordenatuak: 43°27′03″N 17°12′37″E / 43.45079°N 17.21033°E / 43.45079; 17.21033
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aintzira urdina (Kroazia)
Datu orokorrak
Motaaintzira
Luzera0,8 km
Zabalera0,5 km
Sakonera90 m
Geografia
Map
Koordenatuak43°27′03″N 17°12′37″E / 43.45079°N 17.21033°E / 43.45079; 17.21033
Estatu burujabe Kroazia

Aintzira urdina (kroazieraz: Modro jezero edo Plavo jezero) Kroazia hegoaldeko Imotski herriaren ondoan kokaturik dagoen aintzira da, Split-Dalmazia eskualdean. Sakonera handia duelako da ezaguna.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gertu dagoen aintzira gorriaren antzera, leizezulo erraldoi baten sabaia kolapsatzean sortuko zela pentsatzen da. Putzuak 220 metrotako sakonera du eta urtesasoiaren arabera uraren maila aldatu egiten da. Neguko elurrak urtzen direnean 90 metro hartzen ditu urak, baina 1914an 107 metrotara iritsi zen eta hegoaldeko ertzetik gainezka egin zuen[1]. Urte batzuetan uda aldera erabat lehortzera ere iritsi da eta egun horietan futbolean jolasten dute putzuaren hondoan[2].

1907an bide bat egin zuten aintzirara jeisteko eta 1942an lurrikara batek luiziak eragin zituen eta putzuaren sakonera txikitu egin zen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzirak berak giltzurrun itxura du, 800 metrotako luzera eta 250-400metrotako zabalera, betiere uraren mailaren arabera. Gaur egun mendizaleentzako turismogune bihurtu da eta uretako kirolak ere egiten dira[1].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Modro Jezero homepage» Modro Jezero (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).
  2. (Ingelesez) «The Colourful Lakes of Imotski and the World's Most Unusual Football Pitch» Central Dalmatia Blog 2013-02-18 (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]