Akamas

Koordenatuak: 35°02′N 32°19′E / 35.04°N 32.32°E / 35.04; 32.32
Wikipedia, Entziklopedia askea
Akamas
Datu orokorrak
Garaiera193 m
Motalurmutur
Geografia
Map
Koordenatuak35°02′N 32°19′E / 35.04°N 32.32°E / 35.04; 32.32
Kostalde malkartsua.
Lara badia.
Afroditaren bainuak.

Akamas (grezieraz: Ακάμας, turkieraz: Akama) Zipre uhartearen mendebaldean dagoen penintsula bat da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

230 km2-ko azalera duen penintsula da[1]. Hegoaldeko muturrean Pegeia hiria dago eta ipar-ekialdean Polis hiria.

Klaudio Ptolomeok honela deskribatu zuen; "baso itxi batek estaltzen duen lurmuturra, iparralderantz luzatzen den mendilerro batek bitan bereizten duena". Menditsua denez eta baso sarriak estaltzen duenez ez dago errepiderik penintsularen barnealdean eta bizikletak edo 4x4 ibilgailuak erabiltzen dira esploratzeko[2]. Mendilerroko gailurrik altuena Moutti Tis Sotiras da (370m)[3].

Hondartzako dunak eta eremu arrokatsuak tartekatzen dira kostaldean. Hondartza ezagunena Pafosko aintzira urdina da[4].Hainbat arroil ere badaude, iparraldean Androlykou[5] eta Petratis eta hegoaldean Avakas[6].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairaren arabera Teseo akaziarra Troiako Gerrako heroia itzulera-bidaian desbideratu eta Ziprera iritsi zen. Lurmuturretik gertu dagoen Soli hiria sortu zuen. Penintsulak Teseoren semearen izena hartu zuen, grezieraz "nekaezina" esan nahi du[2].

Indusketa arkeologikoetan Neolito garaiko aztarnak aurkitu dira eta erromatarren garaian asentamendu txiki batzuk ere izango zirela uste da kapera bizantziar sakabanatu batzuk daude eta[2].

1960an Ziprek britainiarrengandiko independentzia lortu zuenean Akrotiri eta Dhekelia eremuak Erresuma Batuaren esku gelditu ziren eta Akamas penintsulan ariketa militarrak egiteko 70 urtetarako baimena ere eskuratu zuen Britainiarren Itsas-armadak[7]. 2000. urterarte erabili zuten eta 2003an Natura 2000 programan sartzeko eskaria egin zen, baina 2009rako azalera guztiaren %50a baino ez zegoen babestuta.

2019an hainbat sute batera eragin zien eta Akamas babes dadin lanean dabiltzan erakundeek (Save Akamas, Save Cyprus...) gobernua jo zuten errudun, interes ekonomikoengatik penintsularen babeserako programak atzeratzen ari direla argudiatuz[8].

Biologia eta ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akamas penintsulako tokirik aipagarriena egiazko kareta (Caretta caretta) dortokaren santutegia da[9]. Itsas dortokak, Itsas txakur fraideak[10] eta hainbat saguzar espezie mehatxupean daude. Lara badian dortoka berdearen (Chelonia mydas) Toxeftra izeneko haztegia dago[11], Zipreko handiena eta Mediterraneoko handienetakoa. Europar Batasuneko Natura 2000 programak babesturik dago[12].

Zipren dauden 128 landare espezie endemikoetatik 39 Akamas penintsulan aurkitzen dira, tartean ziklamenen, urrebotoien, tulipanen, orkideen eta Helianthemum-en Zipreko espezie bereziak.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Afroditaren bainuak: Pikondo baten azpian leize natural batean dagoen putzua da. Afrodita bertan bainatzen ari zela ehizean ari zen Adonis ura edatera hurbildu eta orduan ezagutu omen zuten elkar[13].
  • Akamasko Lorategi Botanikoa: 2003an sortu zuten Afroditaren bainuen alboan. Akamas penintsulako floraren ikuspegia emateko helburuaz eraikitako lorategia da[14]. 120 landare espezie landatu dira eta inguruan aurki daitezkeenak ere batuz gero 200 baino gehiago daude ikusgai[15].
  • "Pafosko aintzira urdina" hondartza: Urpekarientzako toki aproposa da[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Akamas» web.archive.org 2008-08-20 (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
  2. a b c (Ingelesez) «Akamas - Cyprus» Cyprus (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
  3. «Moutti tis Sotiras : Climbing, Hiking & Mountaineering : SummitPost» www.summitpost.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
  4. a b (Ingelesez) «Blue lagoon Beach, Akamas» Cyprus Island 2017-03-15 (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
  5. «BirdLife Cyprus: Quarries at Androlykou - talk at Neo Chorio» by Lightblack (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
  6. «Avakas Gorge (Linear) - Pafos (Paphos) District, Akamas Forest Nature Trail» www.visitcyprus.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
  7. British soldiers train in Kalo Chorio after Akamas deal. Cyprus Mail.
  8. (Ingelesez) Agapiou, Gina. «Demonstration against Akamas fires | Cyprus Mail» https://cyprus-mail.com/ (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
  9. (Ingelesez) «Saving Cyprus’ Caretta-Caretta Turtles» My Guide Cyprus 2018-06-16 (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
  10. (Ingelesez) «Akamas and Chrysochou Bay» Marine Mammal Protected Areas Task Force (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
  11. (Ingelesez) «Lara Beach, Akamas» Cyprus Island 2017-03-15 (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
  12. «10/13: The Lara – Toxeftra Turtle Reserve proposed for inclusion in the SPAMI List | Regional Activity Centre for Specially Protected Areas» www.rac-spa.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
  13. «Baths of Aphrodite | World Heritage Journeys of Europe» visitworldheritage.comhttps (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).[Betiko hautsitako esteka]
  14. (Ingelesez) Must Visit: Akamas Botanical Gardens | My Cyprus Insider. 2020-10-07 (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
  15. «DEPARTMENT OF FORESTS - Botanical Gardens» www.moa.gov.cy (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]