Alemania (2023ko filma)
Alemania (2023ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | Alemania |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Argentina |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | María Zanetti |
Alemania 2023ko María Zanetti argentinar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lola, 16 urteko nerabea, errekuperatu beharreko ikasgaiak prestatzen ari da, eta Alemaniara ikastera joateko aukera agertzen zaio. Lolak joan egin nahi du, baina bere familiak, ahizpa zaharrenaren osasun mentalarekin kezkatuta, ez du hark bidaia egiterik nahi. Familia harremanen ezegonkortasunaren ondorioz, Lola esperientzia berrien bila abiatuko da, bere buruari eta inguruabarrei beste begirada bat emateko asmoz.[1]
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maite Aguilar: Lola
- Miranda de la Serna: Julieta
- María Ucedo
- Walter Jakob
- Andy Pruss: Alejo
- Federico Venzi: Lucas
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Oinaze isilduak» Berria 2024-02-07 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |