Alessandro Miressi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alessandro Miressi
Bizitza
JaiotzaTurin1998ko urriaren 2a (25 urte)
Herrialdea Italia
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua96 kilogramo
Altuera2,02 metro

Instagram: alemire_ Edit the value on Wikidata

Alessandro Miressi (Turin (Italia), 1998ko urriaren 2a) igeriketan aritzen den kirolari italiarra da.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bi domina eskuratu zituen:
4x100 m estilo libreko erreleboan zilarrezkoa Italiako taldearekin 3.10,11ko denbora eginez, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa, 3.08,97koarekin) eta Australiakoaren aurretik (brontzezkoa, 3.10,22koarekin) sailkatuz. Italiako taldea igerilari hauek osatu zuten: Alessandro Miressi, Thomas Ceccon, Lorenzo Zazzeri, Manuel Frigo eta Santo Condorelli-k.
4x100 m lau-estiloko erreleboan, brontzezkoa eskuratu zuen Italiako taldearekin 3.29,17ko denborarekin, AEBko taldearen (urrezkoa, 3.26,78koarekin ME) eta Erresuma Batukoaren atzetik (zilarrezkoa, 3.27,51koarekin) sailkatuz. Hauek osatu zuten Italiako taldea: Thomas Ceccon. Nicolò Martinenghi, Federico Burdisso eta Alessandro Miressi-k.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina 4x100 m estilo libreko erreleboaa,
gizonezkoa[3]
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina 4x100 m lau-estilo erreleboa,
gizonezkoa[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Alessandro Miressi» olympedia.org 2021-10-28an begiratua. (Ingelesez)
  2. "Alessandro Miressi" Olympics.com 2021-10-28an begiratua
  3. 4x100 m estilo libreko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  4. 4x100 m lau-estilo erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]