Alicia Machado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alicia Machado

Bizitza
JaiotzaMaracay1976ko abenduaren 6a (47 urte)
Herrialdea Venezuela
 Ameriketako Estatu Batuak  (2016ko maiatza -
BizilekuaMiami
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea
Altuera171 zentimetro
Jasotako sariak

aliciamachado.com
IMDB: nm0532410 Allmovie: p542692
Facebook: machadooficial Twitter: machadooficial Instagram: machadooficial Youtube: UCjoOp0enQ5zNeyaYwS64wNQ Edit the value on Wikidata

Alicia Machado (Maracay, Aragua, Venezuela,1976ko abenduaren 6a) venezuelar aktorea, aurkezlea, ekoizlea, enpresaburua eta modeloa da, Venezuelako eta Estatu Batuetako edertasun-erregina ohia. Machado izan zen Yaracuyren ordezkaria Miss Venezuela 1995ean, eta irabazi egin zuen. 1996an, Miss Unibertso 1996 izendatu zuten, Venezuelako laugarren emakumea sari hori lortzen. Nazioarteko ospea eman zion.[1]

2016. urtean, Machadok estatubatuar nazionalitatea lortu zuen. Los Angelesen (Kalifornia) bizi da alabarekin batera.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venezuelako hirigunean dagoen Maracay hirian jaio zen. Arturo Machadoren alaba da, jatorri espainiarrekoa, jostailu-denda baten jabea, eta ama, Martha Fajardo, immigrante kubatarra, jatetxe baten jabea. 4 urte zituenetik 16 urte bete arte dantzan aritu zen, musika lanetarako dantzan. Batxilergoan 15 urterekin graduatu zen, eta, ondoren, unibertsitate-ikasketak hasi zituen; lehenbizi, enpresa-administrazioa egin zuen "Valentziako Zentroko Unibertsitate Teknologikoan", eta, gero, legeak.[3]

Edertasun lehiaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miss Maracay[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995eko Miss Venezuelan parte hartu aurretik, 1994an "Maracayko San Jose Feriako Erregina" izendatu zuten.[4]

Miss Venezuela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miss Venezuelaren 1995eko edizioan irabazi zuen, urte horretako irailaren 28an. Yaracuy estatua ordezkatu zuen, eta lehiakideen arteko gogokoena izan zen Miss Mundo Miss Nueva Esparta Jacqueline Aguilerari aurrea hartu zion.[5]

Miss Unibertso 1996[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Salvadorren (El Salvador) 1996ko Munduko Kafearen Erregina titulua lortu eta gutxira, Ameriketako Estatu Batuetara joan zen bere herrialdea (Venezuela) Miss Unibertso lehiaketan ordezkatzera, eta, gogokoa ez izan arren, Machadok, iragarpen guztien aurka, 1996ko maiatzaren 17ko gauean lehen finalista (Miss Aruba) eta beste 78 hautagaiak gaindituta, irabazlea, erregina izan zen.[6] Gainera, Jacqueline Aguilera herrikideak 1995eko Miss Mundo koroa ere irabazi zuen, eta Venezuelak, aldi berean, edertasun-lehiaketen munduko bi titulu garrantzitsuenak irabazi zituen. Gailendu zen bigarren aldia markatu zuen.

Machadoren erreginaldia polemikoa izan zen eskandalu batengatik, garai hartan Miss Unibertsoren jabeak, Donald Trump AEBetako aberats eta geroagoko presidenteak, eta arrakasta izan eta gutxira pisua nabarmen handitu zelako gertatu zen. 18 kilo (40 libera) gizendu zen, eta 1997ko urtarrilean New Yorken gimnasio batean, argazkilari, kamera eta beste batzuen aurrean gimnasia egitera behartu zuten.[7] Gertaera hark zuzenean eraman zuen ospera, eta historiako Miss Unibertso ezagunena izatera.[8]

Miss Unibertso izan ostean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alicia Machado hainbat telenobelatan agertu da, eta lehena Samantha izan zen (1998). Interpretazio horrek ACE (New Yorkeko Kritikarien Elkartea) eta Media sariak eman zizkion Espainian, 1998. urteko aktore berri onena izateagatik.[9]

1998an, eskandalu judizial batean nahastuta egon zen, ustez, Venezuelako auzitegi bateko epaileari mehatxu larriak egiteagatik. Garai hartako bikotekidearen kasuaren ardura zuen epaile horrek, auto-istripu batekin zerikusia zuen kontu batengatik.[10]

2004ko maiatzean, Alicia Machado izeneko diskoa plazaratu zuen bakarlari gisa.[11]

2005ean, Antena 3 kate espainiarreko reality showean parte hartu zuen Aliciak, La granja de los famosos (bigarren edizioan) izenekoan. Eskandalua sortu zuen, ustez sexu-harremanak izateagatik, Fernando Acaso lehiakidearekin kameren aurrean, eta garai hartako bikotekide sentimentala zen Bob Abreu beisbol-jokalari venezuelarrarekin konprometituta egonda.[12][13][14] Historiako lehen Miss Unibertso izan zen Playboy aldizkarirako argazki-saio bat egin zuena eta azalean biluzik posatuta azaldu zena. Lehenbizi, Mexikoko edizioan, 2006ko otsailean, eta, ondoren, 2007ko urrian, AEBko edizioan, argazki horiek Donald Trump berari eskaini zizkion.[15]

Bere filmetako bat I love Miami da, eta Ofelia Medinarekin partekatu zituen kredituak.

2006ko otsailaren 19an, Mexikoko Cantando por un sueño reality showean egin zuen debuta Machadok. Irabazleak amets bat egia bihurtzeko aukera zuen.[16] 2007. urtearen hasieran, Univisión kateak ekoitzitako Nuestra Bella Latina reality showaren lehen denboraldiko epaimahaiko kidea izan zen Osmel Sousa Miss Venezuelako presidente ohiarekin batera.[17]

2008ko ekainaren 25ean, Machado Dinora izeneko neskatoaren ama izan zen, Miamin, Estatu Batuetan.[18]

2009an, telenobeletara itzuli zen Mexikoko Televisarako produkzioan, eta Hasta que el dinero nos separe izeneko telenobela, ekainaren 29an estreinatua. Azaroaren 17an Un amante a la medida obra estreinatu zuen Mexikon, William Levy protagonista eta ekoizlea zela.

2010eko urtarrilaren 22an, Mexikoko Plaza de las Estrellas galeriako Luminarien Pasealekuan jarri ziren bere aztarnak. Urte bereko uztailean, Playboy México aldizkarirako biluzik agertu zen berriro.

2012ko azaroaren 18an, hirugarren postua lortu zuen Aliciak Mira Quién Baila dantza-saioaren 3. denboraldian.[19]

2014. urtean minbizia izan zuela esan zuen, eta 2013an diagnostikatu ziotela, La Madame kolonbiar seriea grabatzen ari zela. Horregatik hartu zuen tratamendua eta mastektomia bikoitza egin zuen.[20]

2017an, Donn Frantziskok ekoiztutako Telemundo kateko Gran Oportunidad saioan parte hartu zuen.[21]

2019an Divinas antzerki-lanaren taldeko kidea izan zen, eta He matado a mi marido filmean parte hartu zuen.[22][23]

2021ean MasterChef Celebrity-ren bertsio kolonbiarrean eta mexikarrean parte hartu zuen.[24] What's Up Alicia saioa ere estreinatu zuen, pertsona famatuei egindako elkarrizketa-saioa.[25] Gainera, urte horretako azaroan, Telemundo kate estatubatuarreko La casa de los famosos reality showaren lehen irabazlea izan zen, 40'586.129 botorekin, eta 200.000 dolarreko saria irabazi zuen.[26]

2022an, elkarrizketa batean, Machadok aitortu zuen gehiegikeriak egin zituela erreginaldiaren ondoren, anfetaminak probatzera iritsi zen, eta edari alkoholiko gehiegi hartu zituela.[27]

Estatu Batuetako 2016ko lehendakaritza-kanpainako eragile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko irailaren 26an, ia amaituta zela Trump-Clinton lehendakaritzako eztabaida, non AEBko herritarrentzako funtsezko zenbait gairi buruz hitz egin zen, Hillary Clinton hautagai demokratak Miss Unibertso ohiak bere garaian jasan zituen tratu txarrak eta irainak azaldu zituen eztabaidan, Donald Trump baitzen edertasun lehiaketa horren jabea.[28] Honako hauxe aipatu zuen:

"Gizon honek emakumeei "itsusiak", "txerriak" deitu die emakumeei. Haurdunaldia enplegu-emaileentzat desegokia dela esan duenak... eta edertasun-lehiaketa batean emakume baten zerbait esan zuenak... 'Miss txaerritxo' deitu zion emakume horri, eta ondoren 'etxekoandre' deitu zion, latindarra zelako.[29]

Donald, Alicia Machado du izena, eta AEBko herritar egin zen. Zaude ziur, azaroan bozkatu egingo duena.", esanda amaitu zuen.

Trumpek zera erantzun zuen: "inoiz ez nuen halakorik esan."

Machadok, Twitter bidez, Hilary Clintonen hitzak eskertu zituen.[30]

Edertasun-tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua
1995 Miss Yaracuy 1995
1995 Miss Venezuela, 1995
1996 1996ko Munduko Kafearen Erregina
1996 Miss Unibertso 1996

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Telenobela Pertsonaia
1997 The Nanny Bere burua (Miss Unibertso)
1998 Samantha Samantha Del Llano
1999 Infierno en el paraíso Marian Ordiales
2000 Estamos unidos Mari
2002 Mambo y canela Canela
2006 La hora pico Alicia
2007 Amor sin maquillaje Marina Fernández Rosales
El Pantera Diana Rodríguez
2009 Los simuladores Camila / 2. denboraldia,

Atala: "El precio de la fama"

Hasta que el dinero nos separe Ana Karen Sandoval
2009-2010 Atrévete a soñar Electra
2011-2012 Una familia con suerte Candelaria de los Ángeles "Candy" López Fernández
2013 Porque el amor manda
La Madame Madame Rochy "la Madame"
2015 Lo imperdonable Claudia Ordaz
2017 Milagros de Navidad Juana León
2021 Esta historia me suena Nora / Atala: "Suelta mi mano"[31]
2023 Juego de mentiras Alejandra Edwards[32]
Amores que engañan Sabrina[33] / Atala: Amor compartido.

Programak & reality Showak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Saioa Rola Katea
1997 Miss Venezuela 1997 Aurkezle gonbidatua Venevision
1998 Miss Venezuela 1998 Epailea
2005 La Granja 2 Partehartzailea: 7. kanporatua Antena 3
2007 Nuestra Belleza Latina 2007 Epailea Univision
2012 Mira Quien Baila Partehartzailea; 3. sailkatua
Premios Juventud Gidaria
2014 Nuestra Belleza Latina 2014 Amabitxia
2021 What's up Alicia Gidaria[34] Venevision
MasterChef Celebrity Colombia Partehartzailea: 6. kanporatua [35][36] Canal RCN
MasterChef Celebrity México Partehartzailea: 6. kanporatua [37] TV Azteca
¿Quién es la máscara? Partehartzailea: 9. kanporatua [38][39] Canal RCN
2021-2022 La casa de los famosos Partehartzailea; Irabazlea, Panelista[40] Telemundo
2023 Secretos de las indomables Bere burua [41] Canela TV

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Pelikula Pertsonaia
2006 Cansada de besar sapos Cassandra
2007 I love Miami Giselle
2016 Juan Diego: El indio de Guadalupe
2017 Juan Apóstol, el más amado Sacerdotisa De Artemisa
2019 ¡He matado a mi marido! Telma
2021 Expiación: El fantasma de la cabaña

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia
2009 Un amante a la medida Linda
Los Alacranes
2010 Hairspray- México, El Musical Velma
2019 Divinas

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Diskoetxea
2004 Alicia Machado Universal
2010 Si se Acabara el Mundo Compañía Fonográfica Internacional - Mexiko

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1998an ACENew Yorkeko Kritikarien Elkartearen saria, Samantha telenobelan egindako lanarengatik.
  • 1998an aktore berri onenaren Media saria Espainian.[9]
  • 2010eko urtarrilaren 22an, Mexikoko Plaza de las Estrellas galeriako Luminarien Pasealekuan jarri ziren bere aztarnak. Urte bereko uztailean, Playboy México aldizkarirako biluzik agertu zen berriro.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Alicia Machado. famousbirthdays.com.
  2. The Guardian. Alicia Machado, Miss Universe weight-shamed by Trump, speaks out for Clinton. .
  3. Biografía de Alicia Machado. .
  4. Maracay. .
  5. ALICIA MACHADO, MV 1995. .
  6. Miss Universe 1996 - Alicia Machado (VENEZUELA). .
  7. El día que Donald Trump humilló a Alicia Machado [VIDEO. ].
  8. ¿Por qué Alicia Machado es la Miss Universo más famosa y la reina del escándalo?. .
  9. a b Biography. .
  10. «Ex Miss Universo Alicia Machado se que queja por escándalo judicial» Caracol.com.co 26/02/1998.
  11. Así se veía Alicia Machado cuando era joven. .
  12. Alicia Machado, una reina deshinibida. , esmas.com or..
  13. Alicia, en programa de escándalo. , eluniverso.com or..
  14. Ex novio habla del escándalo de Alicia Machado. , Peopleenespanol.com or..
  15. Alicia Machado 'arde' en 'Playboy', Esmas.
  16. Cantando por un sueno Alicia Machado y Marco. .
  17. Alicia Machado se une a Nuestra belleza latina. .
  18. ¡Alicia Machado ya es mamá! Univisión.
  19. MQB resumen: Alicia Machado es la única mujer en la final. .
  20. Alicia Machado se somete a cirugía de senos: "Estaré ahora sí de volver a concursar en un concurso de belleza". .
  21. Alicia Machado aprovecha su ‘Gran Oportunidad’, mientras confiesa que no tiene prisa para el amor. .
  22. «Divinas, una reflexión sobre el papel de la mujer» Milenio.com 30.01.2019.
  23. «¡He matado a mi marido!» Www.filmaffinity.com.
  24. Alicia Machado participa en "MasterChef Celebrity Colombia". 06 de febrero de 2021.
  25. Alicia Machado muestra su faceta como entrevistadora en “Whats Up”, de Venevisión. Caracas, Venezuela 21/05/2021.
  26. Alicia Machado gana "La casa de los famosos" y $200 mil. 16 de noviembre de 2021.
  27. Alicia Machado confiesa que llevó una vida de adicciones y excesos tras ganar el Miss Universo. 23 de diciembre del 2022.
  28. Insultos a Alicia Machado sellan debate presidencial. 27 Septiembre, 2016.[Betiko hautsitako esteka]
  29. Alicia Machado fue mencionada en el debate entre Donald Trump y Hillary Clinton. 26 de septiembre de 2016.
  30. Clinton revive la controversia entre Donald Trump y Alicia Machado en el debate. .
  31. TIM, Televisa. «‘Suelta mi mano’: Alicia Machado y Jorge Aravena retratan la dura realidad de la ruptura de un matrimonio» Video Televisa | Sitio Oficial.
  32. «Alicia Machado habla de su actuación en "Juego de mentiras"» diariolasamericas.com.
  33. Staff, Editorial. (2023-07-20). «Alicia Machado y Anette Michel protagonizan nuevo episodio de “Amores que Engañan”» News Report MX.
  34. «Alicia Machado regresa a Venevisión con su “What’s up Alicia”» Últimas Noticias 2021-05-22.
  35. canalrcn.com. (2021-05-28). «En MasterChef Celebrity 2021 tendremos un exquisito sabor internacional» En MasterChef Celebrity 2021 tendremos un exquisito sabor internacional.
  36. «MasterChef Celebrity: ¿Qué famosos participarán, cuándo empieza y quién lo va a conducir?» MARCA Claro Colombia 2021-05-31.
  37. Semana. (2021-08-30). «Alicia Machado volvió a una versión de MasterChef Celebrity y generó polémica tras besar a un compañero» Semana.com Últimas Noticias de Colombia y el Mundo.
  38. canalrcn.com. (2021-11-13). «Alicia Machado, el talento versátil detrás de Cacatúa» Alicia Machado, el talento versátil detrás de Cacatúa.
  39. «“Quién es la máscara”: Alicia Machado brilló en el show, pero las críticas la opacarían en redes» www.minuto.com.co.
  40. Alicia Machado gana un nuevo concurso y un jugoso premio. CNN en español 2021-11-16.
  41. NTN24. «Alicia Machado asegura tener el secreto latino de "las indomables" | NTN24.COM» NTN24.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekoa:

Chelsi Smith,  AEB

Miss Unibertso

1996

Hurrengoa:

Brook Lee,  AEB

Aurrekoa:

Denyse Floreano,  Venezuela

Miss Venezuela

1996

Hurrengoa:

Marena Bencomo,  Venezuela