Amodiozko hogei poema eta kanta bat bakar-mindua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amodiozko hogei poema eta kanta bat bakar-mindua
Jatorria
Egilea(k)Pablo Neruda
Argitaratze-data1924
IzenburuaVeinte poemas de amor y una canción desesperada
Jatorrizko herrialdeaTxile
Ekoizpen lekuaSantiago
Orrialdeak90
Ezaugarriak
Genero artistikoaolerkia eta maitasuna
Hizkuntzagaztelania
Egile-eskubideakjabetza publiko
Neruda gaztea. Jaiotzako bere izen-deiturekin sinatu zuen: Ricardo Reyes.

Amodiozko hogei poema eta kanta bat bakar-mindua (gaztelaniaz: Veinte poemas de amor y una canción desesperada) poesia-liburua Pablo Neruda txiletar poetaren lan ospetsuenetariko bat da. 1924ko ekainean Nascimento argitaletxearen eskutik plazaratua, arrakasta handia izan zuen, eta poetaren izena mundu osoan zabaldu zuen. Nerudak 19 urte zituen, gaztelaniazko olerki gailurretako bat den hau argitaratu zuenean.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburua poetaren gaztaroko garaikoa da. Maitasun-gaiak lantzen dituzten hogei poemaz eta «Kanta bakar-mindua» izeneko azken poemaz osatuta dago. Azken hori izan ezik, poemek ez dute izenbururik eta lehenengo lerroaz ezagutzen dira. Poema-liburua Neruda gaztearen benetako maitasun esperientzietan oinarrituta egon arren, liburua ez da emakume zehatz bati zuzentzen. Poetak bertsootan bere lehen gaztaroko hainbat emakume errealen ezaugarri fisikoak nahastu ditu, maitale irrealaren irudi bat sortzeko. Irudi hori ez dagokio haietako bakar bati ere, bere maitasun-objektuaren ideia poetiko hutsa izanik.

Maitasuna, sentsualitatea, erotismoa, present daude liburu honetan baina baita ere desamodioa, galera, nostalgia, oroimena.[1]

Lanaren poema ospetsuena, ziur aski,15.a da, «Laket zaitut bestetan ez bezala isila».

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estilistikoki, bere poetikaren eboluzio kontziente gisa definitzen da, bere lehen konposizioak eta bere lehen liburua, Crepusculario, nagusi ziren modernismoaren moldeetatik atera nahian. Hiztegia, oro har, sinplea da, nahiz eta erromantizismotik eta modernismotik ohiko hizkuntza literarioa jasotzen duen; horrek liburuaren zabalkundeari asko lagundu dio. Dena dela, itxurazko erreztasun hori ez da benetakoa, liburu konplexu eta aberatsa baita.

Lerroak zenbatzeko unean bi joerak ikusten dira. Batzutan bertso alexandriarra gailentzen bada ere, bestetan joera horrekin puskatzen du Nerudak, askatasun handiagoz idatziz.

Balorazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Luis Padronek liburuaren inguruko balorazioa desberdinak eskaini ditu. Haren hitzetan oso gutxi dira munduan liburu honek lortu duen zabalkundea lortu dutenak. Poema liburuetan ere salduena omen da. Azken hamarkadetan eutsi dio arrakastari; gaurkotasunez jositako obra klasiko bihurtuz; hilezkorra eta unibertsala den sentiera azaltzen du, maitasun hizkuntzaren aniztasuna; guztiz herrikoia den liburua, mundu-mailako mito egin da. Liburu hau da Nerudaren ondarea, horretan biltzen baita gerora Nerudak idatziko dituen liburuen genesi poetikoa.[2]

Euskarazko bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amodiozko hogei poema eta kanta bar bakar-mindua izenburuaz Jose Luis Padron idazle eta itzultzaileak euskaratu zuen 2004an zalantzarik gabe Nerudaren obra ezugunena dena.[3]

Liburua musikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko martxoaren 8ko manifestazioan, Santiagon, pankarta batean, poetaren bertso batzuk aldatu ziren.

Asko izan dira liburu honen poemen bertsioak abestu dituzten artistak. Hona hemen adibide batzuk:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]