Amparo Navarro Giner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amparo Navarro Giner
Bizitza
JaiotzaValentzia1900eko azaroaren 19a
Herrialdea Espainia
Heriotza1986ko abenduaren 24a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta politikaria

Amparo Navarro Giner (Valentzia, 1900eko azaroaren 27a - 1986ko abenduaren 24a) valentziar maistra eta politikaria izan zen.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1922an, Nostra Parlako Asanbladan parte hartu zuen, eskolan valentziera aldarrikatuz eta irakasle guztien prestakuntza gaztelaniaz eta valentzieraz.[3]

Maistra lanetan jardun zuen Salinas, Parcent, Alfafar eta Valentziako Cossío Eskolan.[4] Azken herria Murla izan zen, non herriko ereserkiaren letra egin zuen.[3]

1928ko irailaren 12an ezkondu zen Maximiliano Thous eta Llorens-ekin.[4]

Espainiako Bigarren Errepublikan, Valentziako Maisu-maistren Elkarteko lehendakaria eta Valentziako Ezkerreko Alderdiko militantea izan zen.[4]Espainiako Gerra Zibilean, maisu izan zen "Maestro Ripoll" Gizarte Laguntzako Institutuan (garai bateko Ongintza), Diputazioak ordena erlijiosoetako kideak maisu-maistrengatik ordezkatu zituenean, eta Josep Renau bi aldiz lagundu zuen Parisera, errepublikaren kausarako dirua biltzeko.[4]

Valentziako Emakume Antifaxisten organoa zen "Pasionaria" aldizkariaren erredaktorea izan zen, Manolita Ballester zen haren zuzendaria. Gatazka amaitzean, irakasle gisa araztu egin zuten, eta 1939ko uztailean atxilotu eta hiru urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, informazio antifaxistako zerbitzu bateko kide izateagatik.[3][4]

Askatasuna lortu ostean, Socorro Rojoren lotura gisa jokatu zuen eta klase partikularrak ematetik eta administrari-lanetik bizi izan zen, harik eta 1962an maistra lanerako berriz onartu zuten arte. Albalat dels Sorellsen jardun zuen, eta ondoren Murlarajoan zen.1970ean hartu zuen erretiroa.'[3][4]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Pasionaria" aldizkarian argitaratutako zenbait artikulu:[5]

  • «Incorporación de la mujer a la producción». Pasionaria, Revista de las Mujeres Antifascistas de Valencia, 22. zenb. (1937).
  • «Vida de las agrupaciones. En la barriada de Ruzafa». Pasionaria. Revista de las Mujeres Antifascistas de Valencia, 22. zenb. (1937).
  • «!Queremos!». Pasionaria. Revista de las Mujeres Antifascistas de Valencia, 23. zenb. (1937).

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Valencia hiriak bere izena daraman haur-eskola bat du, Ricardo Muñoz Suay zinegile kalean, z/g;
  • 2019an omenaldia eskaini zion Valentziako Udaletxeko Kristal Aretoan.[6][7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]