Ander Rovira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ander Rovira
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnder Rovira Roda
JaiotzaBilbo1999ko abuztuaren 18a (24 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaÁnima Eskola Arte Eszenikoko Eskola
Dantzerti - Escuela Superior de Arte Dramático y Danza de Euskadi (en) Itzuli
Irakaslea(k)Marina Ximanskaja
Algis Arlauskas
Iñaki Rikarte
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm4652110 Instagram: roviranaiz Edit the value on Wikidata

Ander Rovira Roda (Bilbo, 1999ko abuztuaren 18a) euskal aktorea da, antzerkia eta telebistan lan egiten du.[1]

ETB1 "Irabazi Arte" telesailean[2] agertzen da Gorka [3]atezainaren azalean sartzen, egin diren denboraldi guztietan agertzen da. Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Maila Eskolan (Dantzerti) "Interpretazio"[4] Gradua ikasi zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anima Eskolako antzerki eskolan egon zen hiru urtez, non Errusiako Metodoa jorratu zuen Marina Shimanskaya eta Alguis Arlauskas zuzendarien eskutik. Bi antzezlanetan parte hartu zuen: Alde batetik, "El Casamiento" eta bestetik "Tío Vanía"; bigarren honekin Moskura bidaiatu zuen Melijovo Antzerki Jaialdira (2021) eta Kanpotar Antzezlan Onenaren Saria[5] irabazi zuten.

2023an Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mialako Gradua lortu zuen, non Iñaki Rikarte antzerki zuzendariaren "Neke Asko eta Ezer Ez" antzezlanean parte hartu zuen, "Mucho Ruido y Pocas Nueces" Shakespeareren adaptazioa Patxo Telleria dramaturgoak sortu zuen. Bertan Claudio pertsonaiaren papera egin zuen. Antzerkiaz gain Telebista eta Zineman aritu da Ander. Bere lehengo lana 7 urterekin izan zen, geroztik hainbat laburmentraietan egon da lanetan: Cumpleaños Feliz [6], Leche y Café, Muere un bañista[7] (Iñigo Cobok zuzendua eta Santurtzine[8] Galan estreinatua) eta Cartón (Adrián Piedrak zuzendua eta idatzia). Iñigo Coborekin Eskorbuto musika taldearen inguruko pelikula-dokumentalean bat egin zuen, non fikziozko ataletan parte hartu zuen Generación Anti-Todo (2018) bezala ezaguna bilakatu zen eta 9 nominazio izan zituen Goya Sarietan[9].

2018 Crush to Crush iragarkia egin zuen, gazteen aurkako eraso sexistak salatzen da; Bilboko eta Bizkaiko herrietan egon zen urte hasiera guztian[10].

Bestetik, 2020an Atresplayer plataformarako El Instante Decisivoko tartetxo batean agertzen da. 2021etik gaur egun arte Irabazi Arteko telsailean dago Gorkaren papera lantzen, bertan atezaina izanez gain, maitasunaren goraberak eta buruahusteak islatzen ditu; gainera urte berdinetik Gabonetako Programa Berezian parte hartzen du Ene!Flix deiturikoa, non komedia den protagonista. Urte horretan baita, Donostiako Zinemaldian 69. edizioan egon zen Irabazi Arte aurkezten bere lankideekin eta geroztik, edizio desberdinetan egon da.

2023an Ural Create, Jon Alkain[11] arropa disenatzailearentzat egin zuen lan modelo gisan, gainera 2023ko FesTVal sarietan[12] hark jantzi zuen[13], ausardia eta berrikuntzaren izenean.

Zinema eta Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2022, El instante decisivo, zuzendaritza: Teresa Latorre (pelikula)
  • 2020, Cartón, zuzendaritza: Adrián Piedra (laburmetraila)
  • 2019, Muere un bañista, zuzendaritza: Iñigo Cobo (laburmetraila)
  • 2018, Generación anti-todo, zuzendaritza: Iñigo Cobo (pelikula dokumentala; 9 nominazio Goya Sirietan)
  • 2017, Leche y Café, zuzendaritza: Iván Garcia eta Udara Zubillaga (laburmetraila)
  • 2010, Cumpleaños Feliz, zuzendaritza: Roberto San Sebastián (laburmetraila)

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2021-2023, Irabazi Arte, zuzendatitza: Javier García de Vicuña
  • 2021-2022, Ene!Flix, zuzendaritza: Javier García de Vicuña

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El Casamiento: Marina Shimaskayak zuzendua. Mutil lagunaren papera jorratu zuen.
  • Tío Vanya: Alguis Arlauskasek zuzendua. Vanyaren papera jorratu zuen.
  • Neke Asko eta Ezer Ez: "Mucho Ruido y Pocas Nueces" - Iñaki Rikartek zuzendua. Claudioren papera jorratu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Ander Rovira – Trauko Management. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  2. «Irabazi Arte ETB1: Futbolari izan nahi duen neskatila baten istorioa | EITB Irabazi Arte» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  3. «Irabazi Arte: Gorka» EITB 2022-01-25 (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  4. (Gaztelaniaz) Dantzerti. «HOME - Dantzerti» www.dantzerti.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  5. «Noticias» www.animaeskola.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  6. Ramón Ibarra, "Cumpleaños Feliz" (2010). (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  7. 'Muere un Bañista' | Tráiler | Shortfilm. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  8. (Gaztelaniaz) «SZ ::: Santurtzi Zine Jaialdia | Festival de Santurtzi | Santurtzi Film Festival» www.santurzine.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  9. «Generación Anti Todo » Premios Goya 2024» www.premiosgoya.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  10. (Gaztelaniaz) EFE, Estefanía Salvatierra,Agencia. (2018-12-19). «'De CRUSH a CRUSH', el proyecto contra la violencia machista en adolescentes» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  11. «Instagram» www.instagram.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  12. (Gaztelaniaz) «Los y las profesionales de EITB en la alfombra naranja del FesTVal» EITB 2023-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  13. (Gaztelaniaz) «Mútiples caras conocidas de los medios de EITB pasan por la alfombra naranja del FesTVal» EITB 2023-09-09 (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]