Andereño (ikastolak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Donostiako andereño talde bat, Eusko Jaurlaritzak 2003an egindako omenaldi batean.

Andereño, euskaraz, emakumezko irakasle edo maistra izendatzeko modua da, baina bereziki erabili da euskarazko irakaskuntzan eta, are, ikastoletan, zeinetan 20. mendeko sorrera prozesuen historian andereñoek berebiziko garrantzi eratzailea izan zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940eko hamarkadatik aurrerako ikastolen bigarren sorrera-prozesuan, frankismoaren gordinenean Hego Euskal Herrian, ireki ziren ikastolak neurri handi batean andereñoren ekimenez izan ziren. 1944an, Donostiako guraso talde batek eta Elbira Zipitria irakasleak ezkutuko ikastola bat ireki zuten Zipitriaren etxean. Harekin batera beste irakasle batzuk ere hasi ziren beren etxeetan, hala nola Amale Arzelus eta haren ahizpa Itziar, Karril, eta beste zenbait.[1]

Zipitriaren lana funtsezkoa izan zen, gerra aurreko tradizioarekiko lotura izateagatik eta pedagogi ikuspegitik aplikatu zituen ereduengatik, eta beste gehienek haren bidetik segitu zuten. Emakume Abertzale Batzakoa izana zen Zipitria gainera, eta EAB-ko beste emakume batzuk ere inplikatu ziren andereñoen mugimendua.[2]

Euskal Herriko maistra erreferenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzak 2003ko maiatzaren 9an hainbat andereño omendu zituen.

Euskal Herriko maistra erreferenteetako batzuk dira hauek:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sagastume, Feli Etxeberria; Goenaga, Frantziska Arregi; Aldasoro, Nekane Auzmendi. (2012). «Ikastola, lan kolektiboa, andereñoen memorian» EUSKO IKASKUNTZEN KONGRESUAK (17) (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
  2. Oiarbide, Aintzane. (2022-10-16). «Ikastolen hazia -» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]