Andoni Olivares

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andoni Olivares
Bizitza
JaiotzaBilbo eta Begoña1958ko maiatzaren 4a (66 urte)
Jarduerak
JarduerakPrograma Zuzendaria
Enplegatzailea(k)Bilboko Udala
Arriaga Antzokia
KidetzaAcademia de las Artes Escénicas de España

Andoni Olivares Ijalba (Begoña, Bilbo, 1958) Arriaga Antzokiko programazio-zuzendaria eta ekoizlea da.[1] [2] Espainiako Arte Eszenikoen Akademiako kidea da.[3] Antzerkiko ekoizle eta kudeatzaile gisa ibilbide luzea egin du 2002az geroztik Arriaga Antzokiko Programazio Zuzendaria da. Antzoki horren lehen programazioaren arduraduna izan zen 1986an, eta, gainera, ekoizle gisa hamabost antzezlanetan parte hartu du, 2003tik gaur egun arte.[3]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilborock

Bilboko Aste Nagusiko kaleko antzerkiaren programazioaren koordinatzailea izan zen 1984 eta 1987 urteen artean. Aldi berean Euskadiko Antzerki Egonkorraren Programazio Batzordeko kidea ere izan zen 1984 eta 1985ean, hasieran orduko Albeniz Antzokian, eta gero 1987ra arte Aiala Antzokian. Gainera, tarte horretan Arriaga Antzoki ireki berriaren lehen lau hilabeterako programazioaren arduraduna ere izan zen.[3]

Gero, publiko gaztea antzokietara erakartzeko asmoz, 2001era arteko “Antzerkigintzan” kanpainaren asmatu eta kudeatzalea izan zen, obra hauek taularatu zituztela: 1989an "Alias Moliere" Ramón Barea zuzendariarekin; 1990ean "Woyzeck" Adolfo Fernandez zuzendariarekin; eta 1992an "La espada de Pendragón /Pendragonen ezpata". Lander Iglesias zuzendariarekin. Azken antzezlan horrek Ercilla saria jaso zuen.[3]

2001 bitartean, Bilborock Kultur Etxea diseinatu, bultzatu eta kudeatu zuen. Sorkuntza-zentro bihurtu zuten ordura arte La Merced eliza zaharra izan zena.[3]

Antzerki produkzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arriaga Antzokia Bilbon
Antzokiaren auditoriuma

Hainbat lan taularatzen lagundu du. besteak beste hauetan:

  • 2003: "Los sobrinos del capitán Grant” y “La tienda de la esquina”.
  • 2004: "El Caserío”, “Creation con Ballet de Biarritz”, ”Il mondo della luna” “El Rey se muere” y “En tierra de nadie”.
  • 2005: ”Elizabeth I, el último viaje de la Reina”, ”Blancanieves”.
  • 2006: "Hamlet”, “La tempestad”, ”La noche herida por el rayo,ballet”.
  • 2007: "Aventura en el teatro”.
  • 2008: "Katiuska”.
  • 2009: "Emma”, “Pobres bestias”, ”Les mamelles de Tiresias”, ”Chateau Margoux y La Viejecita” “Bilbao, Bilbao”, “La Clementina”.
  • 2010: "El barberillo de Lavapies”, ”L’isola desabitata”, ”19.30”, “Mirentxu”, “L’incoronazione di Poppea”, “Fin de partida”, “La espera”.
  • 2011: "El Caserío, nueva producción”, ”Beaumarchais”, ”La avería”, ”Burnia de Aukeran”, ”Les enfants terribles”, “El Duo de la Africana”.
  • 2012: "El Cascanueces”, “De ratones y hombres”, “La corte de faraón”, “Entre Sevilla y Triana”, “Akordeonistaren semea / El hijo del acordeonista”.
  • 2013: "Naturaleza muerta en la cuneta”, ”Komunikazioa-Inkomunikazioa con Kukai”, “Il mondo della luna, nueva producción”.
  • 2014: "El Juez”, “L’equivoco estravagante”, “Pipi bailarina”.
  • 2015: "Casa de muñecas”, ”Aureo con Dantzaz”, “Amour”.
  • 2017: Obabakoak
  • 2018: "Fedra"
  • 2020: "Sisiforen paperak"
  • 2021: "Maitasunaren Itxiera", "Altsasu", "Ama Kuraia".[4] [5][6]
  • 2022: "Erresuma/Reino/Kingdom". "Moto - Membra Jesu Nostri", "Sagastitarrak".

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2023: Espainiako Arte Eszenikoen Urrezko Domina eman zion Arriaga Antzokiari. Saria jaso zuten José Ignacio Malaina zuzendari kudeatzaileak eta Andoni Olivares Bilboko programazioko zuzendariak. Epaimahaiak nabarmendu zuenez, Arriaga Antzokiak, Bilbora ikuskizun handiak eskaintzeaz gain, ekoizpen propioko lan garrantzitsua ere egiten du.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Atxutegi, Aitziber. (2023-11-27). «El Teatro Arriaga recibe la Medalla de Oro de las Artes Escénicas» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) «Arriaga Antzokia» Redescena (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) Olivares, Andoni. Académicos. Academia de Artes Escénicas de España. .
  4. Astiz, Iñigo. «Brechten 'Ama kuraia' euskaraz taularatuko du Arriaga antzokiak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  5. Antzokia, Teatro Arriaga. «Ama kuraia» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  6. Ereñaga, Amaia. (2020). «Bertolt Brecht-en tokiko «Ama Kuraia» indartsuaren alde apustua egin du Arriaga antzokiak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]