Andre Maria Jasokundearen eliza (Aduna)

Koordenatuak: 43°12′13″N 2°02′58″W / 43.203497°N 2.04943°W / 43.203497; -2.04943
Wikipedia, Entziklopedia askea
Andre Maria Jasokundearen eliza (Aduna)
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAduna
Koordenatuak43°12′13″N 2°02′58″W / 43.203497°N 2.04943°W / 43.203497; -2.04943
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVI. mendea -
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea1

Andre Maria Jasokundearen eliza Adunako eliza nagusia da. Mariaren Jasokundeari kontsagratua dago. 1599an eraikia, chapitel bat dauka dorrean, oso arraroa Gipuzkoako elizetan. Barnean, Pedro Latijerakoaren lana (XVII. mendea) dauka eta alboko kapelan Kristo bat.

Deskripzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Areto erako oinplanoa du eta habeartea bi ataletan zatituta; horietatik zabalena absidea da, poligono formakoa. Presbiterioan, alde banatan, kapera bat dago zirkuluerdiko arkuarekin. Habearteko bi atalak gurutze gangaz estalita daude; hormei atxikita dauden zutabeerdi zilindrikoetan bermatuta ageri dira gangak, eta zutabeerdiok, aldi berean, bi zutabeerdi txiki erantsita dauzkate. Habeartearen oinean, arku beheratu baten gainean, koru sakon bat dago. Eliza iluna da, hormetan hiru bao baino gehiago ez dago eta: leiho txiki bat, zirkuluerdikoa, burualdearen gainean, beste bat koruaren gainean, eta okulu bat epistola aldeko kaperan. Eraikin osoa kareharri landuz egina da. Barrualdean erdi pareraino agerian daude harlanduak; erditik gora, nerbioak eta euskarriak izan ezik, emokatuta dago. Kanpoaldean, ertzetan, kontrahorma edo ostiko makur batzuk ageri dira. Fatxaden erremateetan erlaitz bat ikus daiteke eta hormigoizko estalki moderno bat[1].

Habeartearen oinean portada gotiko interesgarri bat dago arkiboltekin, arkupe batez babestuta, ia erabat itxita. Arkupeak epistola aldetik aurrera segitzen du, eta bertan irekiago ageri da: bertako sarbideak zirkuluerdiko arkua du dobelarekin. Zurezko egituraz estalita dago arkupea[1].

Kanpandorreak oinarri angeluzuzena du eta kontrahorma batean bermatuta dago: kontrahormak zirkuluerdi formako elementu bat du atxikita eskailerentzat. Goiko gorputzean hutsarteak ditu kanpaientzat, eta arbelezko estalkia duen piramide batek eta ertzetan dauden beste txikiago batzuek errematatzen dute. Sakristia ere gurutze gangaz estalita dago; hauen nerbioak mentsuletan bermatuta daude[1].

Elementu apaingarriei dagokienez nabarmena da aldare nagusia, XVII. mendekoa. Banku, bi gorputz, atiko eta hiru kalez osatzen da. Bertan azpimarragarri dira Jasokundeko Andre Mariaren, San Pedroren, San Pauloren eta beste batzuen irudiak. Badira gainera, alboetan, bi aldare biki, XVII. mendekoak, ebanjelio aldekoa Arrosarioko Ama Birjinari eskainia eta epistolakoa Jesusen Bihotzari. Ebanjelio aldean dagoen XV. mendeko Kristo gurutziltzatua ere oso ederra da[1].

Eliza honek jatorriz, segur aski, habearte bakarra izango zuen; gero, XVII. mende bukaeran edo XVIII. mende hasieran erantsiko zitzaizkion alboetako bi kaperak[1].

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzak babestutako eraikina da, Donejakue bidearen baitan[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e «Ondare erlijiosoa - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-24).
  2. «Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkaria | Lehendakaritza» www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]