Angeluko itsasargia
Angeluko itsasargia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Angelu |
Koordenatuak | 43°31′44″N 1°31′28″W / 43.5289°N 1.5244°W |
Itsasargia | |
Argiaren irismena | 6 itsas milia |
Angeluko itsargia edo Angelu Seinale-Dorrea Lapurdiko Angelu udalerriaren kostaldean kokatzen den itsasargi bat da. Atturriren barra eta Barrako lerratokiaren artean dago.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1861ean eraikia, hasieran oinarri hexagonala eta zutabearen enborra besterik ez zen. Bigarren Mundu Gerran alemanek hamabi angeluko solairu bat gehitu zioten. Aturriko barrako pilotuen korporazioa Frantziako zaharrenetarikoa da. Baionako portura sartzeko eta ateratzeko maniobren ardura dute lanbide.
Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aturriko bokalean dago, Baionako barra ospetsuaren parean. Hondarra mugitzen denez, sarbidea ere lekualdatu ohi da. Bidea zeharkatzeko moduan badago, bi argi berde pizten dira. Sarbidea baimendua dagoen ala ez adierazteko, argia zuri edo gorri egoten da. Argia 17 m garai dago, eta 6 miliako irispidea du.