Anna Roig Serra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Roig Serra

Bizitza
JaiotzaAlforja1962ko maiatzaren 2a (62 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa 1985) lizentzia
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa 1998) doktoretza
Northeastern University (en) Itzuli 1988) Zientzietako Masterra
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria
Enplegatzailea(k)Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia

Twitter: AnnaRoig8 Edit the value on Wikidata

Anna Roig Serra (Alforja, Tarragona, 1962ko maiatzaren 2a) fisikari katalana da, materialen zientzian doktorea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta ikertzailea Bartzelonako Materialen Zientzia Institutuan (ICMAB-CSIC).[1][2] Medikuntzako aplikazioekin bateragarriak diren nanopartikula metaliko eta erdi-metalikoen garapenean oinarritzen da bere ikerketa. Nanopartikula horiek kontraste-agente gisa jardungo lukete irudian erresonantzia magnetikoaren bidez eta sendagaiak kapsularatzean eta zuzentzean.[3]

Gaur egun, ICMAB-CSICeko ikerketa-irakasle finkatua da, eta Nanopartikula eta nanokonposatuen taldeko buru da (ingelesez nanoparticles & Nanocomposites), kristalografia sailaren barruan.[4]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985ean, fisikan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta, ondoren, Materialen Zientzian espezializatu zen. 1988an, master bat egin zuen Bostongo Ipar-ekialdeko Unibertsitatean, eta, 1998an, Materialen Zientzian doktoratu zen, Bartzelonako Materialen Zientzia Institutuan (ICMAB-CSIC) ikertzen.[4][5]

Harrezkero, zientzia-erakunde horretan garatu du bere ibilbide akademikoa, eta zuzendariorde izatera iritsi da. Gasak ikertzeko MATGAS erakundeko zuzendariorde ere izan zen, ICMAB-CSICen ondoan. 2005 eta 2008 artean, programako ofizial izendatu zuen Europako Batzordeak Bruselan, Espainiako aditu nazional gisa.[3][4] 2016ko urrian ikerketa-irakasle bihurtu zen.[6]

Roig Espainiako nanomedikuntzaren arloko ikertzaile nabarmena da, eta argitalpen ugari ditu.[7][8] Horrez gain, instrumentazio fisikoaren, kimikoaren, nanoteknologiaren eta osasunaren arloetan 9 patente asmatu ditu.[9][10]

Dibulgazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Era berean, nanozientzia eta nanomedikuntza hainbat esparrutan zabaltzeko konpromisoa hartu du Roigek, hala nola, Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean,[11] Nit Europea de la Recercan,[12] Espainiako nanozientziaren eta nanoteknologiaren jaialdian (10alamenos9)[13] eta Ikertzaile bat zure gelan ekimenean.[14] Bereziki emakumeak eta neskak zientzian sustatzen eta suspertzen parte hartzen du.[15] Emakume Ikertzaile eta Teknologoen Elkarteko (AMIT-CAT) eta Espainiako Fisikako Errege Elkarteko kidea da.[3]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an, Grifolsen Albus 2017 saria jaso zuen, "Albumin- iron oxide nanocages" proiektuarengatik.[16][17][18]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2021-05-02). «Anna Roig Serra, física» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  2. Serra, Anna Roig. (1998). Estudio y caracterizacion de nanoparticulas magneticas. (http://purl.org/dc/dcmitype/Text)..
  3. a b c (Katalanez) «Exposició Científiques Catalanes 2.0» Associació Catalana de Comunicació Científica (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  4. a b c (Ingelesez) Group of Nanoparticles and Nanocomposites – INSTITUT DE CIÈNCIA DE MATERIALS DE BARCELONA, ICMAB-CSIC. (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  5. ORCID. ««ANNA ROIG (0000-0001-6464-7573)»» orcid.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  6. (Ingelesez) ICMAB-CSIC. «ICMAB - Anna Roig guanya la plaça de Professor d’Investigació» icmab.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  7. «Anna Roig» scholar.google.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  8. «Ranking of researchers in Spain and Spaniards abroad (I): From 1 to 5000 | Ranking Web of Universities: Webometrics ranks 30000 institutions» 161.111.47.11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  9. ««Espacenet – search results for "Anna Roig Serra"»» worldwide.espacenet.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  10. Consejo Superior de Investigaciones Científicas. ««ANNA ROIG SERRA»» www.csic.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  11. «Rattan Lal recibirá la Medalla de Honor de la UIMP | Cantabria 24 horas» Cantabria24horas.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  12. «Nit de la Recerca 2019 | Buscaciència» www.buscaciencia.cat (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  13. (Ingelesez) May, Anna. «ICMAB - #VermutDeNanociència: Anna Roig and Judit Morlà give short talks on nanoscience on YouTube» icmab.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  14. (Ingelesez) ICMAB-CSIC. «ICMAB - Prof. Anna Roig and Dr. Agustín Mihi bring the new materials to secondary schools with the program "A researcher in your classroom"» icmab.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  15. (Katalanez) Admin. (2007-10-04). «Butlletins ACCC» Associació Catalana de Comunicació Científica (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  16. (Ingelesez) ICMAB-CSIC. «ICMAB - Anna Roig, 2017 Albus Grifols Award for an albumin-related research project» icmab.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  17. (Katalanez) Barcelona, UAB-Universitat Autònoma de. «Dues investigadores de l’ICMAB, guardonades amb els premis Albus i L’Oréal-UNESCO» UAB Barcelona (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  18. «Albus : Award Recipients». .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]