Anna Sewell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Sewell

Bizitza
JaiotzaGreat Yarmouth1820ko martxoaren 30a
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaNorwich1878ko apirilaren 25a (58 urte)
Hobiratze lekuaNorfolk
Heriotza modua: hepatitisa
Familia
AmaMary Wright Sewell
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea eta haur literatura idazlea
Genero artistikoahaur literatura

IMDB: nm0786564 Allmovie: p110882
Musicbrainz: 4191e567-7b85-43f2-81ec-9ba867523cb0 Discogs: 592488 Find a Grave: 14672280 Edit the value on Wikidata

Anna Sewell (Great Yarmouth, Norfolk, 1820ko martxoaren 30a - Old Cartton, Norfolk, 1878ko apirilaren 25a) ingeles eleberrigilea izan zen. 1877ko Black Beauty eleberriagatik da ezaguna, argitaratu zuen bakarra.

Kuakeroen familia batean jaio zen eta bere etxean hezi zen baliabide ekonomikorik ez zuelako. Hamalau urterekin orkatilak kaltetu zituen eta ibiltzeko zailtasunak izan zituen. Zalgurdien erabilerak zaldienganako maitasuna piztu zion. Familiak sarritan aldatu zuen bizilekua. 1836an Brightonen kokatu ziren, eta Anna eta bere ama anglikanismora bihurtu ziren. 1867an Sewelltarrak Old Cattonen kokatu ziren.

Anna Sewellek Black Beauty idatzi zuen 1871 eta 1877 artean, bere osasuna hondatzen ari zen bitartean. Liburua animalia baten ikuspegitik idatzitako lehen eleberri ingelesa da. Helduentzat idatzia, haur literaturako klasiko bihurtu zen. Liburua argitaratu eta bost hilabetera hil zen, eta eleberriaren arrakasta ezagutu ahal izan zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]