Anton van Leeuwenhoek

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anton van Leeuwenhoek

chamberkeeper (en) Itzuli

1660 - 1699
Bizitza
JaiotzaDelft1632ko urriaren 24a
Herrialdea Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
BizilekuaHerbehereak
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaDelft1723ko abuztuaren 26a (90 urte)
Hobiratze lekuaOude Kerk (en) Itzuli
Familia
AitaPhilips Antonisz. van Leeuwenhoek
AmaMargaretha Bel van der Berch
Ezkontidea(k)Barbara de Mey (en) Itzuli  (1654ko uztailaren 29a -
Cornelia Swalmius (en) Itzuli  (1671ko uztailaren 25a -
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, fisikaria, instrument maker (en) Itzuli, merkataria, mikrobiologoa, kontularia, diruzaina, lur-neurtzailea eta wine measurer (en) Itzuli
Lantokia(k)Delft eta Amsterdam
Jasotako sariak
InfluentziakRobert Hooke
KidetzaRoyal Society

Find a Grave: 6374199 Edit the value on Wikidata

Anton van Leeuwenhoek (Delft, Hego Holanda, 1632ko urriaren 24a- ibidem, 1723ko abuztuaren 26a) merkatari eta zientzialari herbeheretarra izan zen, lehenengo mikroskopio optiko modernoa asmatzeagatik eta lehenengo mikrobioak deskribatzeagatik ezaguna.

Izaki zelulabakar biziak ikusi zituen lehen gizakia izan zen, eta haiek deskribapena Londresko Royal Society erakundera bidali zuen eskutitz kaotikoetan. Royal Societyk gerora hainbat eskutitz argitaratuko zituen Philosophical Transactions aldizkarian. Merkatari soila izatetik Herbehereetako gizon ezagunenetakoa izatera pasa zen eta Delfteko bere etxean filosofo, mediku, errege eta enperadoreak jaso zituen[1]. Ingelesez jakin ez arren Royal Societyko kide izendatu zuten 1680. urtean[2].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia eta gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anton van Leeuwenhoek Delft hirian jaio zen artisauen familia batean. Thonis izenarekin bataiatu bazuten ere hark beti erabili izan zuen Antonj aldaera. Philips Antonisz van Leeuwenhoek saski egilea zen eta Antonek bost urte zituela hil zen. Margaretha ama Jacob Jansz Molijn margolariarekin ezkondu zen ondoren eta familia Warmondera aldatu zen 1640an. Antonek la arreba zaharrago zituen, Margriet, Geertruyt, Neeltje eta Catharina[3]. 10 urte zituela aitaordea hil egin zen eta osabarekin bizitzera bidali zuten, abokatua zen hura. 16 urte zituela kontulari izateko ikasten hasi zen Amsterdamgo Warmoesstraat kaleko ehungile denda batean eta sei urte pasa zituen bertan[4].

Delfteko bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1654ko uztailean Barbara de Meyrekin ezkondu zen Delften. Bost hau izan zituzten baina lau haur zirela hil zitzaizkien, Maria soilik atera zen aurrera. 1655ean Hypolytusbuurt kalean erosi zuen etxean bizi izan zen bizitza guztian, eta bertan egin zituen ikerketak. Ehun denda bat ireki zuen, lihoa, hariak eta zintak saltzen zizkien hiriko jostunei[5].

Van Leeuwenhoeken estatuta igoz joan zen hurrengo urteetan. 1660an hiriko sheriffaren ganberazain bihurtu zen eta 40 urte egin zituen postu hartan. Bere eginkizunak honako hauek ziren: lokalak mantentzea, berotzea, garbitzea, bileretarako irekitzea, bildutakoei eginkizunak egitea eta bertan eztabaidatutako gai guztietan isiltasuna mantentzea.

1669an Holandako epaitegiko lur-neurtzaile izateko hautatu zuten eta beranduago hiriko ardo esportazioen eta tasazioaren arduradun ere izan zen[3].

1666an emaztea hil zitzaion eta 1671n Cornelia Swalmiusekin ezkondu zen. Harekin ez zuen seme-alabarik izan[3].

Vermeerrekin harremana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Van Leeuwenhoek eta Jan Vermeer margolaria garaikideak izan ziren orduan 24.000 biztanle zituen Delft hirian, eta merkatu nagusiaren plazan bizi ziren. Vermeer lau egun lehenago bataiatu zuten Van Leueuwenhoek baoni, beraz argi dago elkar ezagutzen zutela. Esan izan da Vermeerren bi margolanetan (Astronomoa eta Geografoa) irudikaturiko gizona Van Leeuwenhoek izan zitekeela, baina ez dago argi. Bestetik Van Leeuwenhoek Vermeerren testamenduaren exekutorea izan zen, margolaria 1675ean hil zenean[6].

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizon erlijiotsua zen Van Leeuwenhoek. Herbehereetako Eliza Erreformatuko kidea eta kalbinista zen[7]. Jainkoak izaki handi eta txikiak diseinatu zuela esaten zuen sarrita, eta haren animalkuluak Munduaren sorreraren froga zirela kontsideratzen zuen[8].

Ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Van Leeuwenhoekek ez zuen goi-mailako prestakuntzarik, baina bai ikasteko grina handia. Bere kabuz astronomia, matematika eta natur zientziak ikasi zituen, eta baita beiragintza ere, azken hau bere ehun dendan baliagarria izango zelakoan (ehunen kalitatea aztertzeko lupak erabiltzen baitzituen) [9].

Lupak hobetu nahian asmatu zuen van Leeuwenhoekek lehenengo mikroskopio optikoa, irudiak 300 aldiz handiagotzeko ahalmenarekin. Galileok, Zacharias Janssenek eta Robert Hookek XVII.mendeko lehenengo urteetan antzeko tramankuluak sortu bazituzten ere, van Leeuwenhoekek asmatutakoa jotzen da benetako lehenengo mikroskopiotzat.

1674. urtean odolaren globulu gorriak deskribatu zituen, eta 1679an urmael bateko protozooak. Geroago bakterioak eta espermatozoideak ere ikusi zituen.

Ospe handia lortu zuen bere ikerketa zientifikoei esker, eta Londresko Royal Societyko partaide izendatu zuten 1680an. Jaio zen hiri berean hil zen, 91 urte zituela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Porter, J. R.. (1976-06). «Antony van Leeuwenhoek: tercentenary of his discovery of bacteria» Bacteriological Reviews 40 (2): 260–269.  doi:10.1128/br.40.2.260-269.1976. ISSN 0005-3678. PMID 786250. (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  2. (Ingelesez) Lane, Nick. (2015-04-19). «The unseen world: reflections on Leeuwenhoek (1677) ‘Concerning little animals’» Philosophical Transactions of the Royal Society B: Biological Sciences 370 (1666): 20140344.  doi:10.1098/rstb.2014.0344. ISSN 0962-8436. PMID 25750239. PMC PMC4360124. (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  3. a b c Dobell, Clifford; Leeuwenhoek, Antoni van. (1932). Antony van Leeuwenhoek and his "Little animals"; being some account of the father of protozoology and bacteriology and his multifarious discoveries in these disciplines;. New York, Harcourt, Brace and company (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  4. «Overview: The Curious Observer | Lens on Leeuwenhoek» lensonleeuwenhoek.net (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  5. (Ingelesez) «Walking routes in Delft» In Delft (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  6. Van Berkel, K.. (1996). Vermeer, Van Leeuwenhoek en De Astronoom. Vrij Nederland, 62–67 or..
  7. «The religion of Antony van Leeuwenhoek, biologist» web.archive.org 2010-07-07 (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  8. «The religion of Antony van Leeuwenhoek, biologist» web.archive.org 2006-05-04 (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  9. Albero, Josu: Mikrobioen mundu liluragarria, EHUak argitaratuta (2019) 24-25 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anton van Leeuwenhoek Aldatu lotura Wikidatan