Antonio Fernández Alba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Fernández Alba
Bizitza
JaiotzaSalamanca1927ko abenduaren 17a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2024ko maiatzaren 7a (96 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Colegio Libre de Eméritos (en) Itzuli

Antonio Fernández Alba (Salamanca, Espainia, 1927ko abenduaren 17aMadril, 2024ko maiatzaren 7a) espainiar arkitektoa izan zen. Madrilgo Arkitektura Eskolan graduatu zen (1957), eta eskola horretako irakasle izan zen 1959tik aurrera. Abangoardiako mugimenduetan ibili zen 1950 eta 1960ko hamarkadetan. Hainbat sari jaso zituen, nola ikasle garaian (Arte Garaikidearen Museoko saria, 1953), hala helduaroan (Olaguibel saria, 1979); horien artean garrantzitsuena Arkitekturako Sari Nazionala izan zen (1963). Hainbat erakusketa egin zituen Espainian (Madril, Sevilla) eta Italian (Erroma, Milan).

Hauek dira bere lan aipagarrienak: Monfort Ikastetxea (Loeches, Madril, 1964-65), Gasteizko Kulturaren Etxea (1966-1972), Salamancako Hernán Cortés Ikastetxe Nagusia (1970), Burgo de Osmako Torre de Enlace deiturikoa (Soria, 1973), Londresko Spanish Trade Center (1974), Castellóko Jaume I Unibertsitateko campusa (1990), CSICeko Ikerketa Biologikoen Zentroa (Madril, 2000).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]