Arantxa Iraola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arantxa Iraola
Bizitza
JaiotzaErrenteria
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Berria
Euskaldunon Egunkaria

Arantxa Iraola (Errenteria, Gipuzkoa, 1971) Euskal Herriko kazetari euskalduna da. BERRIA egunkariko gizarte sailean dihardu lanean. Kazetaritza lizentziaduna da Iraola, eta eskarmentu handia du, ehundaka artikuluak idatzi baititu BERRIAn, eta lehenago Euskaldunaon Egunkarian ere bai.

2018an "Alardeak, ukatutako plazara" liburua agitaratu zuen Maite Asensio Lozanorekin batera. Liburuak aztertzen du 1996ko udan Irunen eta Hondarribian zer gertatu zen. Emakume batzuk alardeetan soldadu gisa parte hartzen saiatu ziren orduan. Hainbat ikuspuntutatik aztertu zuten gaia Iraola eta Asensioren artean: Nola aldatu ziren euren bizitzak? Zergatik sortu zen hain erantzun bortitza? Zein argudio erabili zuten auzitegiek alarde mistoa babesteko? Erakunde publiko eta alderdi politikoen jarrerak. Eta nola konpon daiteke egun alardeen gatazka?[1][2][3][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ARGIA egileak: Arantxa Iraola» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  2. Etxebeste, Urko. (2024). «Hondarribiko eta Irungo alardeen gatazkari liburu forma eman diote» Bidasoko Hitza (Hitza) (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  3. «Arantxa Iraola Alkorta-(r)en liburuak.» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  4. «Arantxa Iraola fitxategiak» Hil Argi Elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]