Arroiabe

Koordenatuak: 42°55′N 2°37′W / 42.92°N 2.62°W / 42.92; -2.62
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arroiabe
 Euskal Herria
Arroiabeko eliza
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaArratzua-Ubarrundia
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°55′N 2°37′W / 42.92°N 2.62°W / 42.92; -2.62
Garaiera546 metro
Demografia

Arroiabe Zuia-Gorbeialdea eskualdean dagoen Arratzua-Ubarrundia udalerriko herrietako bat da; Arratzu udalerri zaharrekoa zen. Gasteiztik 9,5 kilometro iparraldera eta Duranatik 3,4 kilometrora dago.

Arroiabe, Udaletxeko gainontzeko herriak bezala, San Millan errekan "Arroiaha" izenarekin ezagutua agertzen da 1025ean. Infantadoko Dukearen Arrazuako Ermandadekoa izan zen, eta XVIII. mendearen bigarren erdian Mortarako kondeari egokitu zitzaion bere elizaren patronatua.

Arratzuako ermandadearen kidea izan zen. Herriko jaiak irailaren 8an ospatzen dituzte Ama Birjinaren Jaioneren omenez.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruan Mendibil eta Amarita ditu. Muino baten gainean (537 m) dago, Zadorra ibaiaren ezkerraldean. Uribarri Ganboako urtegiaren hegoaldean dago, urari beheiti dagoen lehenengo herria izanik.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jasokundeko Ande Mariaren eliza

Arroiabetar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Juan Jose Díaz de Espada y Landa (1756-1832): Kubako apezpikuaren kanonigoa
  • Luis Landa: Errege Etxeko diruzaina

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.