As Neves (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
As Neves (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2024
IzenburuaAs Neves
Jatorrizko hizkuntzagaliziera
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena83 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Sonia Méndez (en) Itzuli
[[Kategoria:Sonia Méndez (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Sonia Méndez (en) Itzuli
[[Kategoria:Sonia Méndez (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Bestelako lanak
MusikagileaAndy Bell
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAs Neves

IMDB: tt26164896 Filmaffinity: 988179 Edit the value on Wikidata

As Neves 2024ko Sonia Méndez galiziar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

As Neves Galizian kokatutako herri bat da. Mendiz inguratuta dago, eta bizilagun guztiek ezagutzen dute elkar. Inauterietan, herriko gazteek festa bat antolatuko dute; drogak eta alkohol asko egongo da. Gauean bideo bat ibiliko da sakelakotik sakelakora. Paula da bideoaren protagonistetako bat, eta bere baimenik gabe zabaldu dira irudi intimo horiek. Gauean botatako elurrak eta ekaitzak inkomunikatuta utziko du As Neves, bai fisikoki, Internetik gabe, baita birtualki ere. Paula, ordea, ez da etxera iritsi, eta Poliziak ikerketa bat abiaraziko du, festan egon ziren gazteei galdeketak eginez. Sakelakoak erabili ezinik, nerabeek errealitateari aurre egin beharko diote, baina inor ez da ondo oroitzen zer gertatu zen festan.[1]

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Andrea Varela: Erea
  • David Rodríguez Fernández: Manu
  • Antía Mariño: Paula
  • Xacobe Bruña Alonso: Diego
  • Irene Rodríguez Vence: Sabela
  • Diego Caro: Óscar
  • Santi Carmena Rico: Breo
  • Jenny Soto Romarís: Paloma
  • Adriana Fernández Pazó: Bea
  • Lucía Veiga: Portas sarjentua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ekaitzaren ostean argitu beharrekoak» Berria 2024-05-08 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.