Askatasuna (alderdia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau alderdi politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Askatasuna (argipena)».
Askatasuna (alderdia)
Datuak
Motaeuskal alderdi politikoa
HerrialdeaEuskal Herria
IdeologiaEusko abertzaletasuna eta ezker abertzalea
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1998ko abuztuaren 31
Desagerpena2009ko otsailaren 18a
Koloreak    

Askatasuna Euskal Herriko ezker abertzaleko alderdi politiko bat izan zen, 1998ko abuztuaren 31n Espainiako Barne Ministerioko alderdi politikoen erroldan sartua. Bilbon eduki zuen egoitza, eta 2009an legez kanpoko izendatu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilabete lehenago espetxeratu zuten Herri Batasunako Mahai Nazionala eta ezker abertzalea balizko legez kanporatze baten beldur zen. Horrek beste alderdi hau sortzera bultzatu zituen.[erreferentzia behar]

Dena dela, geroxeago, ETAk su-eten iraunkorra adierazi zuen, legez kanpo uzteko arriskua urrunduz; hauteskundeetan ezker abertzalea Euskal Herritarrok zerrendarekin aurkeztu zen, eta Askatasuna izena ez zuten erabili.

Hiru urte geroago, 2001eko maiatzean, testuingurua oso ezberdina zen, su-etena hautsita. Orduan, Askatasuna Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu zen, Euskal Herritarrok ere aurkeztu zen arren. Hala ere, ez zuten kanpainarik egin, eta 663 boz jaso zuen. Hilabete geroago EH eta HB alderdi berri batean birsortu ziren, Batasuna alderdian. Hala ere, Batasuna Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zuen 2003ko martxoan, Alderdien Legearen bidez.

Nolanahi ere, Askatasunak legezko alderdia izaten jarraitu zuen, eta hala agertu zen alderdien erregistroan, 2001etik jarduerarik izan ez bazuen ere. Honek azterkari batzuk bultzatu zituen Askatasuna Batasunak uneren batean erabiltzeko «hautes-marka» zela esatera.[erreferentzia behar] 2009ko otsailaren 18an, Espainiako Auzitegi Nazionalak alderdia desegin zuen, D3M taldearekin batera[2]. Konstituzio Auzitegiak epaia berretsi zuen geroago.[3]

2012an, ordea, Justiziak bi taldeak sortzeko lan egin zuten lagunak asketsi zituen, ETAri lotuta ez zeudelakoan[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria. «Espainiako Justiziak legez kanpo edo baliogabe utzitako alderdi edo koalizioak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  2. Berria. «Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabe utzi ditu D3M eta Askatasuna» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  3. «El Tribunal Constitucional confirma la anulación de las listas de Askatasuna y D3M | España | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  4. Berria. «D3M eta Askatasunako auzipetu denak absolbitu egin dituzte» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]