Edukira joan

Astidamia (Iolkoko erregina)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Astidamia (Iolkoko erregina)
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaCretheus (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Acastus (en) Itzuli
Seme-alabakLaodamia (en) Itzuli

Astidamia izeneko greziar mitologiako pertsonaia hauk, Iolkoko erregina eta Akasto erregearen emaztea zen. Kreteo, Pelope edo Amintorren alaba zen. Akastok, Peleo, Ftiako errege zen Euritionen heriotzatik purifikatu zuen. Astidamia, Akastoren emaztea, Peleotaz maitemindu zen, baina honek arbuiatu egin zuen. Horregatik haserre, mezulari bat bidali zion Antigonari, Peleoren emaztea eta Eurtionen alaba zenari, Peleo, Akastoren alaba zen Esteropesekin ezkontzera zihoala esateko. Eta Antingonak bere buruaz beste egin zuen. Astidamiak, orduan, Akastori, Peleok bortxatu nahi izan zuela esan zion. Akastok, orduan, Peleo ehizara eraman zuen, bere ezpata gorde, eta, orduan, eraso zuten zentauro batzuen aurrean bakarrik utzi zuen. Kiron zentauro jakintsuak, Peleori bere ezpata itzuli zion, eta Peleok ihes egitea lortu zuen. Castor eta Poluxen laguntzarekin, Iolko arpilatu zuen, eta Astidamiari burua moztu zion, eta, orduan, bere armadarekin batera, Astidamiaren hondakinen gainetik pasatu zen. Akasto eta astidamia hilak zeuden, eta, erresumaren oinordeko, Jasonen seme zen Tesalo bihurtu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]