Atari:Eskozia/Artikulu Nabarmendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nabarmendutako eskoziar artikulua

Eilean Donan (Eskoziako gaelerazko berezko izena hori bera du; euskaraz Donanen Uhartea esan nahi du), Eskoziako Highland eskualdearen mendebaldean dagoen Loch Duich lakuan kokatzen den uhartetxo batean dago. Lurrera oinezkoentzako eginiriko zubitxo batez loturik dago eta Dornie herritik mila erdi batera kokatzen da. Eilean Donan leku izenaren jatorria San Donanen datza, zeltiar santu eta martiria. Askok eta askok gaztelu hau Eskoziako ederrenatzat dute eta ez da harritzekoa Eskoziako Turismo Gida askoetan bere argazkiak aurkitu ahal izatea.

Eilean Donan gaztelua.

Eilean Donan gaztelua[aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko gaztelua Alexander II.a Eskoziako erregeak 1220. urtean Bikingoen erasoaldien aurkako babesa emateko asmoz eraiki zuen. XIII. menderako Kintaileko Mathieson Klanaren (beranduago Earls of Seaforth tituludunak) gotorleku nagusi bilakatua zen.

1539an Iain Dubh Matheson, Matheson Klanaren buru zena, gaztelu hau Sleateko MacDonald Klanaren aurka Eilean Donan uhartean defendatzen ari zelarik hil zen.

1719 urteko apirilean Jakobitatarren Altxamenduaz baliatuz espainiar gudarostea gazteluaz nagusitu zen. Gaztelua berreskuratua izan zen, eta ondoren 1719ko maiatzaren 10-13 egunen artean Britainiar Erret Itsas Gudarosteko hiru fragatek bertan behera suntsitu zuten. Hilabete bat beranduago Espainia Gudarosteak Glen Shieleko Gudan garaituak izan ziren. ...gehiago irakurri