Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Testu bat moldatu Txikipediarako

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lantzeko laguntza eskatu
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Testu bat moldatu dezakegu Txikipediarako, haurren Entziklopedia. Ariketa honekin gai bat ondo ulertu eta laburbiltzeko aukera emango diegu ikasleei. Momentu horretan lantzen ari garen gaia Wikipedian irakurtzera ohituta daude ikasleak; kasu honetan irakurtzeaz gain, ondo ulertu dutela demostratu dezakete, eurak baino gazteagoak direnei azalduz.

Landutako konpetentziak[aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko zehar-konpetentzia guztiak lan daitezke honelako proiektu batean, hizkuntza komunikazio konpetentziei lotutakoak batez ere:

Baita diziplina baitako konpetentziak ere:

Oinarrizko zehar-konpetentziak eta Diziplina baitako konpetentziak EAEko Heziberri 2020 Planaren arabera.
  • hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia
  • matematikarako konpetentzia
  • zientziarako konpetentzia
  • teknologiarako konpetentzia
  • gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia
  • arterako konpetentzia
  • motrizitaterako konpetentzia
·
·
·

Proiektuaren garapena[aldatu iturburu kodea]

Ikasleei gai bat emango diegu lantzeko. Izan daiteke jada existitzen den Wikipediako artikulu bat laburbiltzea edo gure inguruko gai bat (kultura, geografia, jaiak...). Ikasleek testu bat landuko dute, 8-12 urteko ikasleentzat pentsatuta, eta hori idatziko dute, euren Proba orria erabilita edo nahi dugun bestelako bidea erabilita.

Behin artikulua egina dagoela, hori argitaratuko dugu.

Borobildu dezakegu ariketa hau eskolako txikienei gaia azalduz, eta euren ekarpenekin (zer ez duten ulertu) testua berreginez.

Txikipedian idazteko gidak[aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu iturburu kodea]