Edukira joan

Atari eztabaida:Ondarea/WikiLovesMonuments 2017

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ondare zerrendari buruzko zalantza[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, monumentu zerrendari buruzko zalantza daukat: zerrendan Espainiako Ondarearen Legeak jasotzen dituenak ageri dira (R.I.-XX-YYYYYYY-00000 kodea daukatenak). Baina testuak dio zerrenda ez dela osoa, urtero berritzen dela eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren esku dagoela. Beraz, zerrenda horretatik kanpo daudenak ere sartzen dira lehiaketan? EJren webgune honetan topatu daitekeen zerrenda handiagoa da askoz. --aitzolete Aitzolete (eztabaida) 05:40, 25 iraila 2017 (UTC)

Bai, topa daiteke zerrenda handiagoa, eta Oarsopedia zein Bilboko kasuetan zerrenda hori erabili dut. Kontua da zerrenda hori ezin dugula "hartu", eta EJrekin lanean ari garela EWKEtik zerrenda horretako eduki guztia ere askatzeko. Hurrengo urterako izango litzateke, lehiaketa erraldoi bilakatzen (Getxo, orain eraikin 1, EJren arabra 162). Nola RI-XX-- kode hori ezin dugun lortu EJren kasurako, ez badigute datubaserik pasatzen, ba oso zaila egiten da lehiaketa bat antolatzea koderik ez duten eraikinak ere sailkatu behar ditugulako. Hala ere, eta kasu berezietan, multzo historikoen inguruko artikuluak egitea posible izango litzateke, hor duzun informazioa hartuz. Ah! Eta arauak asmatuak dira... agian berandu gabiltza aldatzeko, hurrengo urterako eztabaidatu ditzakegu arau hobeak gure kasurako! -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:42, 25 iraila 2017 (UTC)
Mila esker Theklan, ulertuta! Aurtengo ediziorako bada nahikoa monumentu eta hurrengo ediziorako ikusiko dugu. Lehiaketa ederra jarri duzu martxan, zorionak! Aitzolete (eztabaida)