Augusta Stowe-Gullen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Augusta Stowe-Gullen

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnn Augusta Stowe
JaiotzaMount Pleasant (en) Itzuli1857ko uztailaren 27a
Herrialdea Kanada
HeriotzaToronto1943ko irailaren 25a (86 urte)
Hobiratze lekuaMount Pleasant Cemetery (en) Itzuli
Familia
AmaEmily Stowe
Hezkuntza
HeziketaTorontoko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta sufragista
Jasotako sariak

Find a Grave: 10651160 Edit the value on Wikidata

Ann Augusta Stowe-Gullen (Mount Pleasant, Kanada, 1857ko uztailaren 27a - Toronto, 1943ko irailaren 25a) Kanadako medikua, hitzaldi-maisua eta sufragista zen. Kanadako medikuntza fakultate bateko lehen emakume graduatua izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa eta prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Augusta Stowe-Gullen Emily Stoweren (Kanadako lehen emakume medikua) eta Jean Fiuscia Michael Heward Stoweren alaba zen.

1879an, Mediku eta Zirujauen Elkargoko sarrera-azterketa pasatu zuen.[2] Ondoren, Victoria de Toronto Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean ikasteko baimena izan zuen, eta 1883an graduatu zen.

Ibilbide medikoa eta militantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Augusta Stowe-Gullenek bere ama Emily Stowe medikuari Women's College Hospital sortzen lagundu zion, 1883an. Barrett doktoreari (Kanadara immigratutako mediku ingelesa) eta beste pertsona ospetsu batzuei dei egin zien, eta Ontario Medical College for Women sortu zuten, Women's College Hospitalekin bat egin zuena, eta han irakatsi zuen.

1892tik 1896ra Torontoko Eskola Kontseiluan hautatu zuten, eta Ontario estatuak baimendu baino askoz lehenago ireki zitzaizkien ateak emakumeei.

1903tik aurrera, lehendakari izan zen Dominion Women's Enfranchisement Association elkartean, emakumeen boto-eskubidearen aldeko elkartea, bere amak sortua 1889an. Elkartea, 1907an, Canadian Suffrage Association bihurtu zen, eta 1911n utzi zuen lehendakaritza.

Kanadako Mediku eta Zirujauen Elkargoko kide ere bazen, National Council of Womenen sortzaileetako bat eta Torontoko Unibertsitateko Senatuko kide ere bai. 1935ean, Britainiar Inperioko Ordena jaso zuen.

Ezaguna da bere aipamenagatik: “When women have a voice in national and international affairs, wars will cease forever» (Emakumeek gai nazionaletan eta nazioartekoetan ahotsa izango dutenean, gerrak betiko amaituko dira)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Ann Augusta Stowe-Gullen» www.thecanadianencyclopedia.ca (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  2. Smith, Kathleen. (1982). «Dr. Augusta Stowe-Gullen: a pioneer of social conscience» Canadian Medical Association Journal 126: 1465-1467...

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]