Axtroki

Koordenatuak: 43°00′33″N 2°31′06″W / 43.00907°N 2.51846°W / 43.00907; -2.51846
Wikipedia, Entziklopedia askea
Axtroki
Motahaitz
Geografia
Map
Koordenatuak43°00′33″N 2°31′06″W / 43.00907°N 2.51846°W / 43.00907; -2.51846
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDebagoiena
UdalerriaEskoriatza

Axtroki Eskoriatzako Bolibar elizatean dagoen harkaitz bat da, Erañako auzorantz igotzean, malda honen amaiera aldera ikus daitekeena, bidearen eskuinetara. Erañako haitza ere esaten zaio. Itasoaren mailatik 443 metrora iristen da.

Tokia bereziki ezaguna da bertan izandako lur-jausi batean, 1972. urteko udan. urrezko katilu batzuk agertu zirelako, Axtrokiko ontzien aurkikuntza arkeologiko inportantea.

Erañan bertan, XVI. mendeko San Andres eliza dago eta parean, Erdi Aroko sarkofagoak. Eraña baserriaren urats iturria dago - kaltzio eta sulfuroa duen ur iturria-, lehen, Eskoriatzako bainuetxeak erabiltzen zuen iturburua, hain zuzen.

Eremu arkeologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guneak Euko Jaurlaritzaren babesa dauka "Ustezko arkeologia-eremua" mailarekin, eta "Balizko Arkeologia Gunea" kategorian.[1]

Eskalada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ohikoa izan da hainbat urtez jendea harkaitz hau eskalatzen ikustea, baina 2020an inguruetako eskalada guneak arautu zituen Eskoriatzako udalak eta harkaitzaren egoeragatik bertan eskalatzea[2].

Axtrokiko harkaitza errepidetik
Axtrokiko harkaitza errepidetik

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]