B eremua (Zisjordania)
B eremua (Zisjordania) | |
---|---|
Mota | lurraldeko administrazio-erakunde eta occupied territory (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°36′42″N 35°02′45″E / 31.61157446°N 35.04593209°E |
UTC ordua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Honen parte da | Zisjordaniako eremuak Osloko Akordioen arabera Palestinar enklabeak |
Occupied territory | Zisjordania |
B eremua ( hebreeraz: B שטח ) Osloko Akordioek definitutako lurralde eremua da, Israelek Palestinako Aginte Nazionalaren kontrol zibilaren esku utzitako lurraldea deskribatzen eta aipatzen duena, baina estatu israeldarrak merkataritza eta pertsonen mugimendua kontrolatzen duena. [1]
Eremuaren antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
B eremuak lurralde sakabanatu eta etanak dira (ikus mapan alde gorri ilunak), Palestinar Enklabeetako artxipelago modukoaren parte handi bat, eta Zisjordaniaren % 22 inguru hartzen du Osloko Akordioetan ezarritako lehen fasearen arabera. A eremua, hauxe delarik Palestinar Enklabeen muina, Zisjordaniako lurren %18 da. Israelen mendeko kontrol osoko C eremua Zisjordaniako lurraldearen %61 da gutxi gorabehera,
Eremu honek 440 herri palestinar eta haien inguruak hartzen ditu gutxi gorabehera, eta ez dago Israelgo asentamendu judurik. [2] Palestinako Aginte Nazionalak arabiar bizilagunen gaineko eskumen politikoa, administratiboa eta poliziala du, baina Israelgo poliziak eta militarrek soilik egin ditzakete atxiloketak B eremua osatzen duten lurraldeetan [2]
Arabiar bizilagunak Palestinako Aginte Nazionalaren legeen menpe daude, kuotak eta zergak ordaintzen dizkiote eta A Eremuko palestinarrei eskaintzen dizkien zerbitzu publiko berberez baliatzen dira. [2]
A eta B eremuetako palestinarrek garapenerako, eraikuntzarako eta nekazaritzarako beharrezkoak diren lurren premia larria dute. Palestinako komunitate askorentzat erabilgarri izan daitekeen lur bakarra C eremuan dago eta Israelek arabiar egoiliarrei ezarritako murrizketa gogorrak garapen eta bizitza arrunterako traba latza dira. [3]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, errumanierazko wikipediako «Zona B (Cisiordania)» artikulutik itzulia izan da, 2019-07-19 data duen 12974988 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2019-07-19 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.