Bahman Ghobadi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bahman Ghobadi

Bizitza
JaiotzaBaneh (en) Itzuli1969ko otsailaren 1a (55 urte)
Herrialdea Iran
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Islamic Republic of Iran Broadcasting (en) Itzuli
Hizkuntzakpersiera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea, gidoilaria, zinema aktorea, argazkilaria, errealizadorea eta zinema ekoizlea
Lantokia(k)Kurdistan eta Iran
Jasotako sariak

mijfilm.com
IMDB: nm0315842 Allocine: 32904 Allmovie: p272211
Twitter: ArminGhobadi Musicbrainz: 3d5d0f82-25df-4cb7-b9a8-fc100a50403a Edit the value on Wikidata

Bahman Ghobadi (persieraz: بهمن قبادی‎; kurdueraz: به‌همه‌ن قوبادی, Behmen Qubadî; Baneh, Irango Kurdistan, 1969ko otsailaren 1a - ) zinema zuzendari kurdua da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bahman Ghobadi jaio zen Baneh-en, Iran eta Irak arteko mugatik gertu dagoen hirian, Kurdistango probintzian (Iran). Zazpi senideko familia baten lehenengo semea izan zen. Banehn bizi izan zen 12 urte bete arte. Inguru hartako gatazka zibilen ondorioz, familia osoa Sanandajera emigratu zuen, Kurdistango probintziako erdigunera, Iranen. Sanandajeko institutuan graduatu ondoren, Ghobadi Teheranera joan zen 1992an. Argazkilaritza industrialaren arloan hasi zuen bere ibilbide artistikoa. Irango Irrati-difusioko Goi Eskolan ikasketak egin zituen baina ez zen graduatu. Ikasketa plan formal bati jarraitu beharrean, zinemako ofizioa ikasteko modu bakarra film laburrak nekaezin egitea zela uste zuen eta 8 mm-ko kamera erabiliz, film labur dokumental batzuk filmatzea izan zuen abiapuntu.

Zinemaren ikuspegi praktiko horrekin, Ghobadik estilo propio garatu zuen, laster tokiko errekonozimendu zabala lortu zuena. Arrakasta handia izan zuen "Life in a Fog " (1999) filmarekin, Iranen inoiz filmatutako film labur goraipatuenetako bat. Arrakasta horren ondoren, Bahman Ghobadik «A Time for Drunken Horses» (2000) egin zuen, Irango historiako lehen film luze kurdua. Nazioarteko hainbat sari jaso ondoren, Ghobadik nazioarteko arreta erakarri zuen, eta zinema kurduaren aitzindari bihurtu zen.

Film hori eta Ghobadik egindako ondorengo film guztiak (besteak beste, «Half Moon», 2004, eta «Turtles Can Fly», 2006) oso laudatuak izan ziren mundu osoko zinema-jaialdietan, eta dozenaka sari jaso zituzten, baina apenas ikusi ziren jaioterrian. 2009an, Ghobadik «No One Knows About Persian Cats» amaitu zuen, Teherango indie underground musika-eszenari buruzko erdikumental bat, Iranen filmatua baimen ofizialik gabe eta baldintza oso mugatuetan. Ondoren, Iran utzi eta atzerrian jarraitu behar izan zuen lanean. 2012an «Rihno season» egin zuen, Istanbulen filmatua. Bere azken lana- «Flag Without A Country» (2015) dokumental-fikzio kurdua da, Erbilen (Iraqi-Kurdistan) egina.

Hainbat film labur egin ondoren 2000an Dema hespên serxweş egin zuen, Iranen egindako lehendabiziko pelikula luze kurdua izan zena.

Geurean oihartzuna eduki dutenak 2004 eta 2006an Donostiako Zinemaldian urrezko maskorra irabazi duten pelikulak izan dira: Kûsî Jî Dikarin Bifirin edo "Dortokek hegal egin dezakete" eta Nîwemang edo "Ilargi-erdia" hurrenez hurren.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Golbaji, 1990
  • A Glance, 1990
  • Again Rain with Melody, 1995
  • Party, 1996
  • Like Mother, 1996
  • God's Fish, 1996
  • Notebook's Quote, 1996
  • Ding, 1996
  • Life in Fog, 1997
  • The Pigeon of Nader Flew, 1997
  • Telephone Booth, 1997
  • War is Over, 2003
  • Daf, 2003

Film luzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]