Barainka

Koordenatuak: 43°21′20″N 2°33′44″W / 43.35556°N 2.56222°W / 43.35556; -2.56222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Barainka
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaIspaster
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak43°21′20″N 2°33′44″W / 43.35556°N 2.56222°W / 43.35556; -2.56222
Garaiera222 metro
Demografia
Biztanleria24 (2023: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Barainka (herri hizkeran Barinke) Ispasterko auzoa da.

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toponimoa aspalditik dokumentatu egin da.[1] Euskal deitura ere bada.

"Barainka" toponimoak, Augustin Zubikarairen ustez, "iru leku edota elorri beltza dagoen tokia" esan nahiko luke.[2]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barainka auzoa Eara doan errepideak egiten duen mendi-lepoaren inguruan dago.

"Barainka kofradia" izeneko egiturak etxe hauek hartzen ditu: Madarieta (Mata), Madarieta Etxebarri, Belaustegi, Zabala, Barainka Gojeaskoa (Nañone), Barainka, Olabe, Barainka Ansonea, Bengoetxea, Irazegi Goenengoa, Irazegi Erdikoa, Irazegi Beaskoa, Arrizubieta, Balzola (Jaunene).[2]

Auzoa karst egitura geologiko batean kokatua dago, leize eta haitzulo ugarirekin. Oraindik egitura hidrografikoa zehazteke dago, baina tontorrean kokatua egonik, seguru aski auzoaren mendebaldeko kobazuloak ura Eako itsasadarrera isurtzen dute Argin errekatik, eta ekialdekoak berriz Lea ibarrera, Galarregi-Iñubija-Urgitxi lurpeko sistemaren bidez.[3]

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 22 biztanle zituen.

Barainkako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
28 25 25 25 23 25 25 24 22

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barainkako ikuspegia Soloaran auzotik, eta baserri batzuk.

Bestelako jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kobeaga izeneko parajeko haitzuloetan Mesolito eta Neolito aroetako bizitegiak identifikatu dira.[4]

1980 urtean, ETAk atentatu bat burutu zuen Barainka auzoan: materiala Kobeagan ezkutatu zuten, eta ekintza errepidean burutu zuten. Ondorioz, zazpi pertsona hilik gertatu ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Barainka - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  2. a b 1914-, Zubikarai, Augustin,. (1987). Ipazter. J. Fernandez Egiguren PMC 33157357. (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  3. (Gaztelaniaz) «Asteroko kronikie» actualid-ades.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  4. «Kobeaga-II. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa