Barretartia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barretartia
Jatorria
Sortzailea(k)Idoia Torregarai
Sorrera-urtea2012
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Argumentu nagusiaumorea
barretartia.wordpress.com

"Barretartia" 2012an Idoia Torregarai Martija komunikazio-arduradun eta umoregileak sortutako blog pertsonala da, euskaraz idatzitakoa.[1][2]

Formazioz kazetaria eta gidoilaria da Torregarai, baina praktikaz komunikazio-arduraduna eta bihotzez umore-zalea da.[3]

Blogaren helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blogaren helburua profesional, pertsona edo erakundeei umorearen bidez bizitza kalitatea hobetu eta beraien lana hobetzeko estrategiak eskaintzea da. Umorea, euskara eta sormenarekin batera, beti izan baita bere bizitzan zutabe garrantzitsua, eta hori dela eta 2012an Barretartia bloga ireki zuen, umorezko eta umoreari buruzko euskarazko gunea. Ordutik hona umore sorkuntzan, formazioan eta ikerkuntzan dabil.[4][5]

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umorearen inguruko hainbat material eta azalpen azaltzen dira blogean, atal hauen arabera antolatuta: argazkiak, ariketak, barrelariak, hausnarketak, elkarrizketa, entzteko, formakuntza, hemeroteka, ikusteko eta irakurtzeko.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Barretartia Umore Zerbitzuak» www.hikhasi.eus (Hik hasi) (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  2. gaztezulo. «Umore beharrean? Barretartia!» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  3. all_powerful_Oz. «Idoia Torregarai: "Emakumeok umorean ahaldundu behar gara"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  4. (Gaztelaniaz) «Honi Buruz» barretartia 2012-08-26 (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  5. «Barretartia egitasmoak umorea landu eta sustatzeko ikastaroak, hitzaldiak, aholkuak eta ikuskizunak egingo ditu» El Correo 2018-04-29 (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  6. Mujika Telleria, Amagoia. (2018). «Umore zerbitzuak, umoreari merezi duen tokia eta prestigioa emateko» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]