Beñat Labaien

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beñat Labaien
Bizitza
JaiotzaBergara1987ko urriaren 11 (36 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 

Beñat Labaien (Bergara, 1987ko urriaren 11-) futbol-entrenatzaile gipuzkoarra da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

17 urte zituela irten zen Bergaratik eta Madrilen finkatu zen. Atletico Madrileko harrobiko taldeetan entrenatzaile hasi zen eta Madril inguruko beste hainbat taldetan ibili zen ondoren, Real Madrileko gazte mailako taldea, Alcobendas, Fuenlabrada... Beti ere gazte mailako taldeen entrenatzaile edo talde nagusien bigarren entrenatzaile. Futbol taldetan analista lana ere egin izan du.[1]

2017-18 denboraldian Leeds Unitedeko bigarren entrenatzailea izan zen.[1] 2018an Asier Garitanok Errealarentzat analista lanak egiteko fitxatu zuen eta ordutik lan horretan aritu izan da.[2] 2022an Tokushima Vortis japoniar taldeak fitxatu zuen eta lehen entrenatzaile gisa aurreneko esperientzia du.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.