Beasaingo Udal Liburutegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Besaingo Udal Liburutegia

Datuak
Webguneahttp://www.euskadi.net/katalogobateratua

Beasaingo Udal Liburutegia Loinazko San Martin plazan dago. 1987tik du kokapen hau. Dena dela, 1953an "Gipuzkoako Aurrezki kutxa Probintziala" deituriko entitateak eman zituen lehen urratsak berau sortzeko. , baina benetako funtzionamendu formala 1962an sinatutako hitzarmenarekin iritsi zen. Liburutegia orduan Nafarroa Etorbideko "Mikelete etxean" kokatu zen, Foru Aldundiak Mikeleteentzat eraikitako etxean. Orduan, Ciriaco Villalba Prieto Jauna izendatu zuten liburuzain.

1981ean liburutegia Oriamendi kaleko "Etxe-Urbi" deituriko lokalean kokatu zen eta bertan 5 urte inguru iraun zuen. Azkenik, 1987an Kultur Etxea zabaltzea lortu zen, bertan gaur egungo Udal liburutegia kokatzen delarik. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen parte-hartzaile da. Beasaingo udaletxearen eraikinaren arkupean dago.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Helduentzat bi irakurketa gela
  • Haurrentzat irakurketa gela bat
  • Ikasgela bat

Funtsa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Egunkariak.
  • Aldizkariak: Beasaingo paperak edo Beasain Jaietan[1] , besteak beste.
  • Ikus entzunezkoak.
  • Ordenagailuko fitxategiak.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irakurketa; kontsulta; mailegua: pertsonala eta liburutegien artekoa; erreserbak
  • Erreprografia.
  • Wifi.
  • Ikasgela.
  • Ebook mailegua
  • Irakurle taldeak: Haurrentzat zein helduentzat, euskaraz eta erdaraz.
  • Liburutegiaren katalogo propio eguneratua[2]
  • Bloga [3]

Kultura ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ipuin kontaketak: Adin ezberdinetako haurrei zuzendutako ipuin kontaketak euskaraz.
  • Bisita gidatuak: Eskolekin eta interesa duen talde edo elkarte ororekin.
  • Hitzaldiak
  • Liburu aurkezpenak
  • Lantegiak: Formakuntza edo tailer formatu gisa.
  • Ikuskizunak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Beasain Jaietan» Beasaingo Udala (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  2. «Berrikuntzak katalogoan» Beasaingo Udala (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  3. «Blog-a» Beasaingo Udala (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • [1], Beasaingo Udaleko web-orriaren Liburutegiaren atala.
  • [2], Beasaingo Udal Liburutegia sortzeko agindua, Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratua.
  • [3], Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen katalogo bateratua.
Euskal Herria Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.