Bernard Lavielle
Bernard Lavielle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irisarri, 1912ko uztailaren 11 |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | 1997ko maiatzaren 31 (84 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Bernard Lavielle[1] (Irisarri, Nafarroa Beherea, 1912ko uztailaren 11 – Kanbo, Lapurdi, 1997ko maiatzaren 31)[2] Euskal Herriko frantsesezko idazlea izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irisarrin sortu eta Basusarrin bizi izan zen. Apaiza izateko ikasketak egiten hasi zen baina ez zituen amaitu. Bigarren Mundu Gerran bost urtez preso izan zuten Alemanian. Bueltan erredaktore aritu zen Le Courrier de Bayonne kazetan; aldi berean laborantzan eta okin ere ibili zen. Zortzi urtez Forges de l'Adour lantegi metalurgikoan aritu zen.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irène ou la parole donée. Eleberria; jatorriko bertsioa frantsesez baina euskaraz argitaratu zen, Irena...hitzemana izenburupean eta Gexan Lantzirik (Gexan Alfarok, alegia) itzulita. Elkar, 1996. ISBN 84-7917-640-7. Bigarren Mundu Gerraren ondoko laborantza munduaz ari da.
Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aipatu liburuan bertan agertzen diren datuak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Jatorria okzitanieran duen deitura da; okzitaniera normalizatuan Lavièla.
- ↑ Avis de décès
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |