Beyond the Pale (filma)
Beyond the Pale (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1999 |
Izenburua | Beyond the Pale |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Film biografikoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Gidoigilea(k) | Patrick Clarke (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Patrick Clarke (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Irlandako Errepublika |
Beyond the Pale (euskaraz Mugetatik Haratago), 1999ko George Bazala estatubatuarrak zuzendutako drama film bat da. Patrick Clarke, Conn Horgan, Malachy McCourt eta Roger Davis aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1980ko hamarkada, New York, Patrick Shaw (Patrick Clarke) eta Seamus O'Sullivan (Conn Horgan) AEBetan legezkanpo sartu diren bi irlandar etorkin dira. Hirira iritsi eta bizimodu hobeago bati ekitea amesten dute, baina berehala erdipurdiko eta inongo etorkizunik gabeko lanetan hasi beharko dira, marginazio egoeran geldituz. Orduan, Seamusek ahal bezain azkar aberasteko bideari ekingo dio, aldiz, Patrick zuhurragoa izanik bere zaintzaile lana mantendu eta Tom Finnegan (Malachy McCourt) irlandar gizon adindun eta idazleari lagunduko dio. Aldi bereanm Patrick aktorea izaten saiatzen ari den Helenetaz (Beverley Elder) maiteminduko da, eta Jeffrey (Roger Davis) mutilagunarekin moztu duenez, bikote bilakatuko dira. Seamusek diru erraza irabazteko asmoz apustuetan hasi eta jokoarekiko adikzioak arazoak sorrarazten dizkionean dena korapilatuz joango da, gainera Tomek bere alkoholismoa ganditu beharko du eta Jeffrey Helen berreskuratzen saiatuko da.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Patrick Clarke: Patrick Shaw
- Malachy McCourt: Tom Finegan
- Conn Horgan: Seamus O'Sullivan
- Beverley Elder: Helen
- Roger Davis: Jeffrey
- Ruth Miller: Mooney andereinoa
- Valentina Olmos: Conchita
- Brian Mallon: Polizia
- Iris Braydon: Lily
- Worth Howe: Arnold jauna
- William Stone Mahoney: Jokalaria
- Neale Harper: Bob
- Catherine Natale: Margie
- Jason Killalee: Sean
- Tom Finegan: Kaleko gizona (kameoa)
- Eric Mabius: Brian (kameoa)
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)