BiHozkada (musika taldea)
BiHozkada | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Amasa-Villabona, Gipuzkoa |
Musika mota | pop-rock |
Urteak | 2015- |
Taldekideak | |
Iñaki Lizaso,ahotsa,gitarra Tomas Lizardi,koruak,gitarra Nahikari Calleja,koruak,baxua Txomin Urdanpilleta,bateria Unai Aldasoro,biolina | |
Lehengo taldekideak | |
Oihan Agirretxe, bateria | |
Informazio gehigarria | |
https://bihozkada.bandcamp.com/ |
BiHozkada 2015. urtean Amasa-Villabonan sortutako musika taldea da[1].
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2015 urte amaieran sortu zen 4 lagun gipuzkoar elkartu ondoren. Lehen laukote hura Tomas Lizardi (kitarra eta koruak), Nahikari Calleja (baxua eta koruak), Iñaki Lizaso (kitarra eta ahots nagusia) eta Oihan Agirretxek (bateria) osatu zuten. 2016an Bonberenean Mikel Zelaiarekin grabatu zuten 6 kantuz osatutako lehen maketa. 2018an bateria aldaketa egon zen Txomin Urdanpilletak Oihan ordezkatuz eta 5. taldekidea izango den Unai Aldasoro sartu zen biolina eta teklak jotzeko.
2019ko azaroan argitaratu zen 8 abestiz osatutako lehen diska. Fredi Pelaez-ekin Pottoko studioetan grabatutako 7 abestik eta Axular Arizmendirekin Mutrikuko AME estudioetan grabatutako 8. abesti batekin osatu zen. Pop-rocka euskaraz sortzen dute.
Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Iñaki Lizaso, ahotsa, gitarra
- Tomas Lizardi, koruak, gitarra
- Nahikari Calleja, koruak, baxua
- Txomin Urdanpilleta, bateria
- Unai Aldasoro, biolina
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Pirata Lagun (2016, autoekoiztua)[2]
- Pirata Lagun II (2018, autoekoiztua)[3]
- Zure aurrean (2019, autoekoiztua)[4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «BiHozkada» BiHozkada (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).
- ↑ «Pirata Lagun, by BiHozkada» BiHozkada (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).
- ↑ durangokoazoka.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).
- ↑ «Zure aurrean» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |