Bigarren Mundu Gerraren kronologia (1940)
1940ko Bigarren Mundu Gerraren kronologia da hau, gerraren bigarren urtean.
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 12an - Sobietar Batasunak eta Finlandiak Neguko Gerrari amaiera eman zion bake hitzarmena sinatu zuten. Finlandiak Kareliako istmoa eta beste lurralde batzuk eman behar izan zizkien sobietarrei.
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 3an - Katingo sarraskia hasi zen: Sobietar Batasuneko Barne Arazoetarako Nazio Batzordeak milaka poloniar gerra-preso hil zituen[1].
- Apirilaren 9an - Weserübung operazioaren hasiera: Alemaniak Norvegia eta Danimarka inbaditu zituen. Kopenhage 12 ordu baino lehen hartua izan zen.
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 10ean - Frantziako guduaren hasiera: Alemaniak Herbehereak, Belgika, Luxenburgo eta Frantzia inbaditu zituen. Erresuma Batuan Winston Churchill lehen ministro bilakatu zen, Neville Chamberlainen ordez.
- Maiatzaren 15ean - Herbehereetako armadak kapitulatu zuen.
- Maiatzaren 20an - Heinz Guderian buru zuen Alemaniako 19. armada gorputza Mantxako kanalera iritsi zen. Horren ondorioz, 287.000 britaniar soldadu, 172.000 frantziar soldadu eta belgikar armadaren hondarrak Dunkerque aldean bakarturik gelditu ziren.
- Maiatzaren 27an - Dunkerquen bakarturik zeuden soldadu aliatuen ebakuazio masiboa (Dinamo operazioa) hasi zen.
- Maiatzaren 28an - Leopoldo III.a erregeak Belgikako armadaren errenditzea onartu zuen. Erabaki hau bere gobernuari eta beste aliatuei kontsultatu gabe hartu zuen.
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 4an - Alemaniar osteak Dunkerquen sartu ziren. Aurreko zazpi egunetan 338.226 soldadu aliatu ebakuatuak izan ziren, Dunkerqueko portu eta hondartzetatik abiaturik.
- Ekainaren 5ean - Alemaniar panzerrek Sommeko frantziar lerroa, Amiens eta Atlantikoko itsasertzaren artekoa, hautsi zuten.
- Ekainaren 10ean - Italiak gerra aldarrikapena egin zien Erresuma Batua eta Frantziari. Norvegia errenditu zen.
- Ekainaren 14an - Alemaniar tropek Paris hartu zuten.
- Ekainaren 22an - Frantziak armistizioa sinatu zuen Alemania Naziarekin.
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 10ean - Ingalaterrako guduaren hasiera: Luftwaffek hegoaldeko Galesko portuak eraso zituen.
- Uztailaren 16an - Hitlerrek Ingalaterrako inbasioa prestatzea (Seelöwe operazioa) erabaki zuela jakinarazi zuen. Inbasioa gauzatzeko, ordea, Mantxako kanalean Luftwaffe nagusitzea ezinbestekotzat jotzen zen.
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 13an - Libiatik abiaturik, Italiak Egiptoren inbasioa hasi zuen.
- Irailaren 17an - Alemaniak Ingalaterrako inbasioa sine die atzeratu zuen[2]
- Irailaren 27an - Alemania, Italia eta Japoniak Hiruko Hitzarmena sinatu zuten Berlinen, elkarri laguntza militarra emateko eta, bai Europan, bai Asian, ordena berria elkarlanean ezartzeko. Hitzarmen horren bitartez, Erresuma Batuaren alde gerran sartzeko asmoa kendu nahi zieten Estatu Batuei.
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 28an - Albaniatik abiaturik, Italiak Grezia inbaditu zuen.
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 9an - Britainiarrek italiarren aurkako erasoaldia, Compass operazioa, hasi zuten Egipton.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Benjamin B. FISCHER: The Katyn Controversy: Stalin's Killing Field Cia.gov
- ↑ 17 September 1940: Hitler postpones the invasion of Britain Bbc.co.uk