Bloglines

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bloglines informazio batzaile bat izan zen, 2003an sortua, 2015ean zerbitzua emateari utzi zion.

Informazio iturriak bilatu, harpidetu, sortu eta partekatzeko erabiltzen zen. Bloglines hainbat zerbitzaritan zegoen ostatu hartuta, Interneten, inork ez zuen zertan instalatu bere ordenagailuan, eta, beraz, munduko edozein ordenagailutatik iritsi zitekeen edukietara. Hori zen bere abantailarik handienetako bat. Bloglinesek aukera ematen zuen informazio iturriak karpetatan antolatzeko, gaien arabera. Batzaile horrek, gainera, posible egiten zuen beste erabiltzaileen irakurgaiak ikusi eta, nahi izanez gero, haietara harpidetzeko.

Bloglines batzaile ezagunenetako bat izan zen. Besteak bezala, sortu zen sareko erabiltzaileek hobeto kudea zezaten informazio gainkarga, berauei esker irakurleak ez baitzuen begiratu beharrik webguneak banan-banan.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Informatika Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.