Britaniar Batailoia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Britaniar Batailoia
MotaBatailoi
Sorrera1937
HerrialdeaErresuma Batua
Unitate nagusiaXV International Brigade (en) Itzuli

Britaniar Batailoia (ofizialki Saklatava Batailoia ingelesez: British Battalion) Espainiako Bigarren Errepublikaren defentsan faxismoaren aurka Nazioarteko Brigaden barruan Erresuma Batuko boluntarioekin sortu zen armada gorputza izan zen.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batailoiari Shapurji Saklatvalaren omenez eman zitzaion Saklatava izena. Saklatva (1874-1936) Erresuma Batuko Alderdi Komunistaren sortzailetako bat izan zen Komunen Ganberan ordezkari gisa aritu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta lehen unetik Errepublikaren aldeko boluntarioak izan, 1937 arte ez zen unitate militar hau sortu. Lehen aurrez-aurre militar handia Jaramako guduan izan zen, 1937ko otsailean. Han, Tom Wintringham komandatearen agindupean, Batailoiak baxa asko pairatu zituen: 600 soldaduetatik 450 hilik edo zauriturik gertatu ziren.[1] Urte bereko uztailean Vicente Rojo jeneral errepublikarrak unitatea Brunete aldera bidaltzea agindu zuen; horrekin Madrilek pairatzen zuen presioa arintzeko. Unitateak Bruneteko guduan hartu zuen parte. Ondoren ere, britainiarrak Teruelgon eta Ebroko guduan borrokatu zuten. 1938ko urrian Batailoia desegin zen.

Operazio guztietan, unitateak 490 hildako inguru izan zuen eta 1.200 zauritu larriak. Unitatean, gerra guztian, 2.000 boluntario izan ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]