Carolyn Steel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carolyn Steel

Bizitza
JaiotzaLondres
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, idazlea, irakaslea, kazetaria eta hizlaria

carolynsteel.com…
Twitter: carolynsteel TED: carolyn_steel Edit the value on Wikidata

Carolyn Steel (Londres, Erresuma Batua, ) ingeles arkitektoa, idazlea, ikertzailea eta unibertsitateko irakaslea da, eta elikaduraren eta hirien garapenaren arteko harremana aztertzen du.[1] 2008an argitaratu zuen bere best-seller Hungry City: How Food Shapes Our Lives eta, 2020an, Sitopia: How Food Can Save the World.[2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Steel Cambridgeko Unibertsitatean graduatu zen Arkitekturan 1984an. Arkitekto gisa hasi zen lanean, eta irakaskuntza eta idazketarekin uztartu zuen. Cambridgeko Unibertsitatetan bertan, London Metropolitan Economics, Wageningen University eta London School of Economicsen eman ditu eskolak, besteak beste.

1995-1996 artean Erromako British Schoolean emandako ikasturtean Rione S. Angelo ingurua hautatu zuen (arrain merkatua eta auzo judua)[3], 2.000 urteko historian zehar aztertzeko; pertsona arrunten bizimodua ikusteko, beren egunerokotasunean nola bizi ziren, nola egiten zuten lan, jan, salerosi eta abar. Intuitiboki hautatu zuen merkatu-eremua, eta azterketa hori aurrerapauso garrantzitsua izan zen beretzat, bilatzen zuen horretara hurbildu zuelako: pertsonen eta bizi ziren guneen arteko harremana esploratzeko modu bat.

Bera izan zen London School of Economicseko Cities[4] programaren irekierako zuzendaria 1998an. 2000. urtean, elikaduraren eta hirien arteko harremana ikertzen hasi zen, eta 2002tik 2012ra elikadurari eta hiriari buruzko klase aitzindariak eman zituen Cambridgeko Unibertsitateko Arkitektura Fakultatean[5].

Kilburn Nightingale Architects-eko zuzendari independentea da 2005etik, eta mundu osoko hiri eta instituzioekin aritu da lanean. Gainera, unibertsitate ezagun askotako irakasle bisitaria eta hizlaria ere bada. 2009an emandako TED Talk hitzaldiak milioi bat ikustalditik gora ditu.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hungry City: How Food Shapes Our Lives (2008). Ez fikziozko Royal Society of Literaturen Jerwood saria jaso zuen[6] eta BBC Food Programako urteko liburu bezala hautatua izan zen.
  • Sitopia: How Food Can Save the World (2020). Wainwright Sariko finalistetako bat izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Grugeon Plana, Bart. (2022-07-07). Si volem construir societats resilients al segle XXI, comencem amb l'alimentació!. Directa.
  2. Plaza, Analía. (2020-12-24). Creamos la ilusión de la comida barata tratando a la naturaleza como si nos la diera gratis. .
  3. (Ingelesez) «Biography» Carolyn Steel (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  4. (Ingelesez) Science, London School of Economics and Political. «About» London School of Economics and Political Science (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  5. (Gaztelaniaz) «Carolyn Steel | Barcelona Metròpolis | Ayuntamiento de Barcelona» Barcelona Metropolis (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  6. RSL Jerwood Awards for Non-Fiction. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]