Casa Guipuzcoana (Aragua)
Casa Guipuzcoana (Aragua) | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Venezuela |
Venezuelako estatua | Vargas (estatua) |
Koordenatuak | 10°11′11″N 67°27′21″W / 10.18639°N 67.45583°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1977ko maiatzaren 5a |
Ondarea | |
Casa Guipuzcoana museo historiko bat da Cagua hiriaren erdialdean, Aragua estatuan, Venezuelan. 1728an ezarri zen, eta herrialdeko erdialdeko merkataritza kontrolatzeko gunea zen. Eraikina 1986an Monumentu Historiko Nazional izendatu zuten.[1] Egun Caguako Arte eta Historia museoa da.[2]
Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Casa Guipuzcoana Bolívar kalean dago, Piar eta Caguako Ateneoaren arteko bidegurutzean.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Araguako haranaren emankortasuna, batez ere Cagua inguruan, oso egokia zen kotoia, urtxoa, azukre-kanabera, artoa, bananak eta kakaoa landatzeko 1781eko erdialdera arte. Harrezkero, makineria modernoekin, zerratokien, erratz fabriken, kafe, kanabera eta arto ehotzeen, errementarien eta arotzen industria-indarra finkatu zen. Cagua-ren arrakasta komertzialak Caracasko Gipuzkoar Konpainia erakarri zuen. 1728an sortu zen, kakaotero merkatari adituen partaidetzarekin.
Abandonatuta eta ahaztuta egon ondoren, Evelio Giuseppe bertako margolaria eta Rafael Herrádez bere ikaslearen ekimenez, Sótero Arteaga Miquelena bertako kronikariarekin batera 1977an berreskuratu zuten etxea.[3][4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ https://books.google.co.ve/books?id=LKNsAAAAMAAJ&hl=es
- ↑ https://www.puentedemando.com/la-casa-guipuzcoana-de-cagua/
- ↑ https://books.google.es/books?id=jI9rAAAAMAAJ&q=Perfil+histórico+de+la+Ciudad+de+Cagua&dq=Perfil+histórico+de+la+Ciudad+de+Cagua&hl=es&sa=X&redir_esc=y
- ↑ https://www.porconocer.com/venezuela/museo-de-arte-e-historia-de-cagua.html