Cerro Corá Parke Nazionala

Koordenatuak: 22°39′00″S 56°11′00″W / 22.65000°S 56.18333°W / -22.65000; -56.18333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cerro Corá Parke Nazionala
Parque Nacional Cerro Corá
Parque Nacional Cerro Kora

Parkea Cerro Murallatik ikusita
Cerro Corá Parke Nazionala is located in Paraguai
Cerro Corá Parke Nazionala
Cerro Corá Parke Nazionala
KokalekuaAmambayko Departamendua
 Paraguai
Koordenatuak
22°39′00″S 56°11′00″W / 22.65000°S 56.18333°W / -22.65000; -56.18333
Azalera12.038 ha
Sorrera1976ko otsailaren 11
ArduradunaParaguaiko Gobernua

Cerro Corá Parke Nazionala (guaranieraz: Parque Nacional Cerro Kora, gaztelaniaz: Parque Nacional Cerro Corá) Paraguai herrialdeko Amambayko Departamenduan, Brasilgo mugatik hurbil, dagoen parke nazionala da. Paraguaiko Gobernuak sortu zuen dekretuz 1976ko otsailaren 11n.

Natura-erreserbaz gain, kultura eta historia handiko gune bat ere bada. Izan ere, 1870eko martxoaren 1ean, Aliantza Hirukoitzaren Gerraren azken borroka gertatu zen bertan. Hori dela eta, oroitarriak daude Aquidabán ibaiertzean.

Irisbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkea herrialdeko hiriburua den Asunción hiritik 454 kilometrora dago; Pedro Juan Caballero izeneko hiritik 45 kilometro hegoaldera.

Gune interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cerro Murallako begiratokia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]