Chloé Pelle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chloé Pelle

Bizitza
JaiotzaParis1989ko azaroaren 14a (34 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
HeziketaÉcole centrale de Lille
Versailles-Saint-Quentin-en-Yvelinesko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria eta zazpiko errugbi jokalaria
Posizio edo espezialitateaerdikoa
hegalekoa
harroina
prop (en) Itzuli
Jasotako sariak

Instagram: chloe.pelle7 LinkedIn: chloé-pelle-13480111b Edit the value on Wikidata

Chloé Pelle (Paris, Frantzia, 1989ko azaroaren 14a), hamabosteko eta zazpiko nazioarteko errugbi-jokalari frantziarra da, eta hegaleko gisa jokatzen du RC Chilly-Mazarin klubarekin 2020tik eta Frantziako selekzioarekin 2011tik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chloé Pelle 1989ko azaroaren 14an jaio zen Parisen[1]. Gaztaroan, saskibaloian[2] aritu zen 12 urtez. 20 urterekin, ordea, Lilleko eskola nagusira joaten da, eta, bertan, zazpiko errugbian jokatzen hasten da; ondoren, Lilleko Lille Métropole rugby club villeneuvois emakumeen errugbi-klubean sartu zen. Ingeniaritzan eta kriptografiari aplikatutako matematiketan graduatuta dago[2][3].

2011ko urriaren 29an, Frantziak Italiaren aurka jokatuko duen nazioarteko partidan debutatuko du. 2017an, Irlandako hamabosteko errugbiko Emakumeen Mundu Kopa jokatzeko hautatu zuten[4][5]. Halaber, Frantziako zazpiko errugbiko emakumeen taldeko kide ere bada.

2018ko ekainean, Lille Métropole RCV taldea utzi, eta Stade français Parisen sartu zen. Geroago, postua aldatu, eta harroin moduan ariko da hamabosteko errugbian.

2021ean, David Courteixek Tokioko Udako Joko Olinpikoetan parte hartzeko hautatu zuen. Urdinek (Frantziako selekzioa) zilarrezko domina jaso zuten[6][7].

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabaziko du Frantziako taldearekin, Zeelanda Berriko taldearen atzetik (urrezkoa) eta Fijikoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Frantziako taldea: Coralie Bertrand, Anne-Cécile Ciofani, Caroline Drouin, Camille Grassineau, Lina Guérin, Fanny Horta, Shannon Izar, Chloé Jacquet, Carla Neisen, Séraphine Okemba, Chloé Pelle eta Jade Ulutule-k[8][9].

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Zazpiko-errugbia
emakumeak[10].

Gainerako lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako zazpiko taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Munduko Errugbi Kopa:
    • 2018: Munduko Errugbi Kopako finalista: Oracle Park, San Francisco, AEB.

Ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]