Club de Remo A Cabana
Club de Remo A Cabana | |
---|---|
Sorrera | 1982 |
Herria | A Cabana, Ferrol, Coruña |
Lehendakaria | Javier López García |
Entrenatzailea | Brais López Campos |
Patroia(k) | Noemi Abella Hugo Rascado |
Kolorea(k) | gorria, zuria, berdea |
Trainerua | Albatros |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Galiziako A Liga 1 Galiziako B Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Txapelketa |
2023: Kontxa | ez |
2023: Liga | 2.a (Galiziako B Ligan) |
2024 | ez |
Webgunea | www.facebook.com |
Club de Remo A Cabana Galiziako Ferrolgo A Cabana parrokiako arraun taldea da. Gaur egun Galizako A Ligan ari da.
Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Trainerua gorria da. Elastikoa ere gorria da baina kolore berdea eta zuria ere baditu.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1982an sortu zen taldea. Antonio Bruquetas Sierra izan zen lehen urteetako presidentea. 1996an lehenengo aldiz trainerua osatu zuen Cedeira, Mugardos eta San Felipeko arraunlariekin batera eta "Cidade de Ferrol" izena erabili zuten. 1999 arte iraun zuen proiektu honek.
Galiziako Ligaren sortzaileetakoa izan zen eta A eta B ligak eratu zirenetik beti maila gorenean ibili da, azken postuetan hala ere. Emaitzarik onena 2012an lortutako 7. postua du. 2014 urtean 8. egin eta maila galdu zuen. 2015 urtean ez zuen trainerua uretaratu baina 2016an berriz itzuli da A Cabana-Ferrol izenarekin eta emakumezkoen trainerua ere atera zuen. Hirugarren postua lortu eta igoera lortu zuen arren 2017an ez du trainerua osatzerik lortu gizonezkoetan, emakumezkoetan bai ordea. 2019an Galiziako B Liga irabazi eta mailaz igo zen arren hurrengo urtean ezin izan zuen trainerua osatu.
Bateletan maila ona eman izan du eta Espainiako txapelketetan bigarren postu bat eta bi hirugarrengo ditu.
2022an ez zuen trainerurik atera eta aurrez emakumezkoen traineruarekin egin bezala, 2023an Mugardosekin batera atera dute trainerua.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Espainiako Batel Txapelketa (0)
- Bigarren 2006an.
- Hirugarren 1988 eta 1992an.
Ligak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Galiziako A maila (0): zazpigarrena 2012 eta 2013an.
- Galiziako B maila (1): 2019.
Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Liga |
---|---|
2003 | Galiziako Liga, 14.a |
2004 | Galiziako Liga, 10.a |
2005 | Galiziako Liga, 9.a |
2006 | Galiziako Liga, 9.a |
2007 | Galiziako Liga, 9.a |
2008 | Galiziako Liga, 11.a |
2009 | Galiziako Liga, 9.a |
2010 | Galiziako Liga, 9.a |
2011 | Galiziako Liga, 8.a |
2012 | Galiziako A maila, 7.a |
2013 | Galiziako A maila, 7.a |
2014 | Galiziako A maila, 8.a |
2015 | ez |
2016 | Galiziako B maila, 3.a |
2017 | ez |
2018 | Galiziako B maila, 3.a |
2019 | Galiziako B maila, 1.a |
2020 | ez |
2021 | Galiziako B maila, 11.a |
2022 | ez |
2023 | Galiziako B maila, 2.a (Mugardossekin) |
Emakumezkoen trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Club de Remo A Cabana-Mugardos | |
---|---|
Entrenatzailea | Brais López Campos |
Patroia(k) | Sara Bueno Souto |
Kolorea(k) | gorria, zuria eta berdea |
Trainerua | Galatea |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 Galiziako Liga |
2023: Kontxa | ez |
2023: Liga | 2.a (Galiziako Liga) |
2024 | Galiziako Liga |
2016an trainerua uretaratu zuen eta Galiziako Ligan aritu da. 2016an Cabo da Cruz aurkeztu ez zen bi estropadak irabazi zituen. 2017an bigarren postua eskuratu zuen Galiziako Ligan.
Lau urtetako hutsunearen ondoren berriz lortu du trainerua ateratzea, oraingoan Mugardosekin elkarlanean. Hirugarren egin zutenez Euskotren Ligara igotzeko play-offak jokatuko ditu.
Ligak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Galiziako Liga (0): bigarrena 2017an.
Banderak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Concello de Redondela (1): 2016.
- Concello de Oleiros (1): 2016.
- Bandeira Cidade de Ferrol (1): 2023.
Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Liga | Kontxa | Galiziako txap. | Espainiako txap. |
---|---|---|---|---|
2016 | Galiziako Liga, 3.a | - | ? | |
2017 | Galiziako Liga, 2.a | - | ? | |
2018-2021 | ez | |||
2022 | Galiziako Liga, 3.a | - | 3.a | 3.a |
2023 | Galiziako Liga, 2.a | - | 5.a | 3.a |